Kartzela husteko garaia da

Itxaso Zaldua Beasaingo CAFeko langilea eta LABeko afiliatua Soto del Realeko espetxean sartu dute.

Itxasok 12 urte eman zituen Frantziako kartzeletan, eta Espainiako agintarien esku utzi ondoren, kargurik gabe aske geratu zen 2017an.

Hiru urte geroago, eta borroka armatuaren amaieratik hamar urte igaro ondoren, audientzia nazionalak, iraganeko eszenatokiak erreproduzitzeko ahaleginean, gure lankidea berriro espetxeratu du.

Hilabete batzuk falta direneaen ETAren ekintza zehatz bat preskribatzeko, 19 urtez emaitzarik eman ez duten polizia-frogak orain era susmagarrian nahikoa dira preso politiko ohi bat berriro kolpatzeko.

Urte hauetan, Itxasok etapa berri bat hasi du bere bizitzan, semearekin batera. Askatasuna berreskuratu eta giro politiko berri batean, CAFen enplegua lortu du, eta horrekin aukera pertsonal berriak zabaltzen dira.
Baina sektore erreakzionarioenen aurrean bere burua zuritzeko Madrilgo bulegoren batean hartutako erabakiarekin, Espainiako estatuak erabat ezabatzen du ilusio hori guztia.

Afiliatu gisa, emakume gisa, militante politiko gisa, pertsona gisa eta hurbiletik dagokigunez, lankide gisa, Itxaso gure artean behar dugu. Etorkizuneko konponbideetarantz aurrera egiteko unea da, eta ez iraganeko errezetak aplikatzekoa. Espetxeak husteko garaia da, eta ez betetzen jarraitzekoa.

Itxaso askatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.