Home / albisteak / HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Azken bi asteetan gure artean lanean ditugun bi zerbitzu enpresen inguruko datuak ipini ditugu ohar tauletan AUSOLAN eta EULEN. Gure inguruan egunero lanean baditugu ere beraien baldintzak ez dira inolaz ere gurearen berdinak, eta gainera sarritan beraien eskubideak eta hitzarmenak babestu eta borrokatzeko dituzten baldintzak zailagoak izaten dira.

CAFeko teilatupean lan egiten dugunon artean badira gehiago ere baldintza oso desberdinetan gure artean lanean aritzen direnak, besteak beste Pinturas Benito, Seguritas (guardak), Rosi, CAFek sortutako filialak…  gehienak beraien baldintzak borrokatzeko zailtasunak eta presioak dituztelarik, bai beraien enpresetako buruen aldetik baina baita CAFeko buruetatik ere, geroz eta gehiago estutuz baldintza prekarioetan lan egitera behartzen dituztelarik.

Lan postua mantentzeko segurtasun eza, soldata baxuak, lan ordu luzeak, kontratu partzialak, justifikatu gabeko kaleratzeak, ordu estrak ez kontatzea, sindikalizatzeko mehatxuak, eguneroko presioak … Hau guztia eta askoz gehiago ematen da gure artean lan egiten duten kideen artean, eta honek izena dauka PREKARITATEA!

Honegatik guztiagatik,  PENTSIO, LAN eta BIZITZA duin baten alde URTARRIAK 30ean CAFeko langileok ere GREBARA irtengo gara.

Gaur delako momentua bihar izan nahi eta behar dugun gizartea eraikitzeko.

“CAFen zerbitzu enpresetan lan egiten duzuen langileoi, zuen enpresetan asanbladak konbokatu eta  Urtarrilaren 22an CAFeko Enpresa Batzordetik antolatu ditugun asanbladetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.”

Guztiok garelako langile klasea,  guztiok elkartuta indartsuagoak garelako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.