GURE ESKU DAGO

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

 

            Nazioen Munduak Idiazabalen  du sorrera. 2007an hasi zen, orduko egoera politikoak kezkatzen zituen hainbat lagunek sustatuta. Autodeterminazio eskubidea oinarrizko eskubidea dela iritzita, oinarrizko puntu horretara ahalik eta jende gehien elkarrekin iristea zen eta da ekimenaren helburua.

Geroztik, oinarrizko erabakitzeko eskubidearen alde auzolanean hasitakoa plazaz handitzen joan da eta Europa zaharrean Eskoziaz gain Flandrian eta nola ez Katalunian ere mugimendu eta urrats nabarmenak eman dira eta ematen ari dira. Olatu hau gurea ere izatea lortu behar dugu.

GURE ESKU DAGO

 

Konfiantzarako gune bat sortzea proposatzen dute. Hori da hain zuzen GURE ESKU DAGO ekimenaren xedea. Ez bakarrik aldarrikapen soilak egitea, baizik eta ezberdinen arteko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa areagotzea eta lantzea. Kataluniarrek lortu badute guk zergatik ez? Gai garela sinetsi eta eragiteko gaitasuna lortzen goazen heinean geroz eta urrutirago iritsiko garela barneratu beharra ikusten dute.

         Hau aurrera eramateko tresna gisara, aurtengo ekainaren 8an, milaka herritarrek Iruñea eta Durango arteko 123 kilometroak eskutik eskura elkarturik lotu nahi dituzte. Ekimen kolektibo honetan, herritarrek hartuko dute protagonismo osoa, herri gisa gure etorkizuna guk geuk erabakitzeko eskubidea dugula eta erabakia herritarroi dagokigula baieztatzeko.”

Gai hau garrantzitsuegia da politikarien esku bakarrik uzteko”.  Giza kate honekin, Gure Esku Dago ekimenak gu geu gure etorkizunaren protagonistak bilatzea du helburu, ilusioa zabalduz eta sentsibilitate ezberdineko norbanakook elkarrekin aurrera egiteko duten premia adieraziz.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Horretarako, eman izena zure herri edo auzoan Gure Esku Dago dinamikak jarriko dituen postuetan edo interneteko www.gureskudago.net helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.