Home / albisteak / Ekainak 10 Gizakatea: eman eskua etorkizunari

Ekainak 10 Gizakatea: eman eskua etorkizunari

Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) Gure Esku Dagok antolatutako ekimenari atxikimendua adierazi eta  CAFeko langileak gonbidatu nahi ditugu ekainaren 10erako antolatuta dauden ekitaldietan parte hartzera.

 Ekainaren 10ean, hitzordu garrantzitsua dugu Euskal Herrian. GURE ESKU DAGO plataformak erabakitzeko eskubidearen aldeko beste ekimen bat egingo du. Egun horretan, eta hainbat arrazoi dela eta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean giza katea osatuko dugu. Guztira, 201,9 kilometro izango ditu eta 100.000 pertsona baino gehiago biltzea du helburu.

Goierriri dagokionez, 10 kilometroko tartea osatzeko 5000 pertsona beharko dira. Erronka handia da, zalantzarik gabe. Herritar guztien unea da oro har, baina langileen klasearena batez ere.

CAFeko Enpresa Batzordea osatzen dugunok ere helburu hori lortzeko gure alea jarri nahi dugu eta, horregatik, CAFeko langileak animatu nahi ditugu ekimenean parte hartzera eta beren udalerrietan izena ematera eta gainera mahai ibiltari jarriko da Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Olaberriko biztanleak ekitaldi honetan apuntatzeko.

Jarraian izena emateko eguna, lekua eta ordua non mahaia jarriko duguna atxikitzen dugu:

Ekainak 5 asteartea
Saila Lekua Ordua
III. saila Atseden gunean (kafetera) 9:00tik 10:00tara
Bulegoak BTko erakin berriaren Hall-ean 10:15tik 11:15tara
Errodajeak +Biltegia Biltegiko sarrera nagusian 11:30tik 12:130tara
IV. saila 8-9 nabe arteko kafetera 12:45tik 13:45ra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.