Apirilaren 30an ordubeteko lanuztea amiantoraren ondorioz hildako bi lankide ohiren heriotza salatzeko

Enpresa Batzordearen prentsa oharra

Amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko langile erretiratuak ziren bi lankideren I.S.E eta A.S.H.en heriotzaren aurrean, ondorengoa adierazi nahi dugu:

  • APIRILAK 30 asteartea, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera
    Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan (amiantoarenean) omenaldia eta kontzentrazioa burutuko dugu.
  • Beasaingo lantegian dagoeneko 37 langile dira , beraien lanpostuetan amiantoa arnastearen ondorioz hildakoak eta heriotza amiantoa lanpostuetan izatearen ondorioz eragin duenaren errekonozimendua lortutakoak.
  • Gai honetan nahastuta dauden enpresen jarrera salatu nahi dugu, gaixo edo hildakoei, eta ondorioz baita familiartekoei ere, indemnizazio edo laguntzen errekarguak eskatzeko oztopoak jartzen bai dizkiete.
  • Administrazioen jarrera itxia ere salatu nahi dugu. Biktimak laguntzeko bideak zaildu eta Europako beste hainbat herrialdetan funtzionatzen duten konpentsazio fondo baten sorrerari eragozpenak jarri bai dizkiete urtez urte.
    Bide hauek ireki eta garrantzia emango balie, biktimek ez lukete auzitegietara joan beharrik izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.