Abenduak 9an denok Pariserat!!

CAFeko Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, CCOO eta ESK) eta Preson Aldeko CAFeko Langileek hala proposatuta, aho batez babestu dute Bakearen Artisauek Abenduaren 9an Parisen deitutako manifestazio deialdia eta langile guztiei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.

Gonbitea luzatuz ondorengo oharra publikatu du Enpresa Batzordeak:

Parisen, abenduaren 9an, Luhusokoa gertatu eta urte betera, bake bidean urrats berri bat eman nahi genuke eta presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien amaiera lortu

2016ko abenduaren 16an, Luhusoko ekintzak guztiz blokatua pentsatzen ginuen egoera bat mugiaraztea lortu zuen.

Ekintza horrek eduki zuen eraginak, babesak eta zilegitasunak, Frantses estatuari armagabetzean ezinbestez inplikatu behar zuela ohartarazi zion. 2017ko apirilaren 8an, fake mille replica euskal jendarte batu eta mobilizatuak ETA-ren armategiaren desegiteari heldu zion.

Parisen, abenduaren 9an, Luhusokoa gertatu eta urte betera, bake bidean urrats berri bat eman nahi genuke eta presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien amaiera lortu, erran nahi baitu:

  • DPS estatusaren kentzea (Espainian FIES)
  • Hurbilketa eta elkarretaratzea
  • Gaixorik dauden presoen askatzea
  • Baldintzapeko askatasuna, zuzenbide arruntaren baitan eskubide hori lortu dezaketen presoentzat

Tendentzia guzietako hautetsiek sustengatzen dute mobilizazioa (eskuina, zentroa, ezkerra, abertzaleak, ekologistak): “Zuzenbide arrunta aplikatzea baizik ez dugu eskatzen, ez gehiago eta ez gutxiago.Urgentziazko neurri horiek presoen gaiaren behin betiko konponbidearen baitan kokatzen dira.”.

Presoek baita beren senideek ere pairatzen duten salbuespeneko araubide horrek amaiera lehen bai lehen ezagutu dezake eta behar du, apirilaren 8an ireki den esperantzazko orrialdea ez daitela berriz hets.

Hortarako, abenduaren 9an milaka izanen gira Parisen bakea eta euskal presoentzat!

Ikusi oharra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.