Home / albisteak / 7 URTE GEROAGO ERATU DA GIPUZKOAKO METALAREN NEGOZIAZIO MAHAIA

7 URTE GEROAGO ERATU DA GIPUZKOAKO METALAREN NEGOZIAZIO MAHAIA

Proiektu sindikal sinesgarria da, eta
sektoreko hitzarmen duin baten alde egin du

BETI, aberastasuna modu justuan banatzeko eta sektoreko langile GUZTI ENTZAKO eskubideak bermatzeko. Horrega­tik, gure militantzia guztiari zorionak eman nahi dizkiogu, aurpegia hautsi eta grebak egin baititugu, askotan enpre­setan, bakarrik defendatuz sektoreko hitzarmenaren ba­liozkotasuna, ez bakarrik patronalaren aurrean. Mahai hau pentsaezina da gure militantziaren lan eskerga hori gabe.

Gaur, otsailak 18, eta Adegi patronalak Gipuzkoako meta­leko lan hitzarmenaren negoziazioa itxitzat ematea erabaki eta 7 urtera, hitzarmenaren negoziazio mahaia eratu da.

Bilera horretara, patronalen aldetik Adegi baino ez da aur­keztu, eta sektoreko ordezkaritza bere gain hartu du. Sin­dikatuen aldetik, ez dago aldaketa handirik sindikatuen ordezkaritzan 4 sindikatu nagusien artean, salbuespen batekin: LAB sindikatuak duen hazkunde handia, zehazki, 4 puntu baino gehiago hazi da mahaiaren azken osaketatik, %30,28tik egungo %34,37ra. Datu hori gure militantziak egindako lan onaren eta Gi­puzkoako metalurgikoek gure proiektu sindikalari emandako gero eta babes handiagoaren emaitza da.

Baina ez gaitezen engaina, enpresaburuen mozkin izuga­rriak izan arren, 201 ?an 803 milioi euroko mozkina aitortu arren, 2011. urteaz geroztik hitzarmena negoziatzeari uko egin dion patronal honek, ez digu ezer oparituko mahaian.

Langileek sortutako aberastasuna banatuko duen hitzar­men bat nahi dugu, prekarietatea murriztuko duena, lan-erreformari eta estatalizazioari aurre egingo dia­na, hitzarmen feminista bat, eta ahulena babestuko duena. Adegiren indibidua-lizazioaren aurrean, langile klasea­ ren batasun handiagoa bultza­ tuko dugu. Eta puntu honetan eskuzabalak izango gara, baina baita zorrotzak ere beste sin­dikatuekin, Gipuzkoako meta­laren hitzarmenaren defentsa mahaira deitzea baino askoz gehiago delako, konpromisoa hartzea da eta lantoki GUZTIE­TAN defendatzea da.

Horregatik, lABek argi du hitzarmen duin bat izateko bermerik onena sektoreko langileak aktibatzea dela, eta horretarako lanean jarraituko dugu da­tozen asteetan, gure militantziarekin eta sektorean ditugun 500 ordezkariekin batera.

Hitzarmena negoziatzeko lehenengo bilera martxoaren 17an izango da.
lnformatzen jarraituko dugu.

GIPUZKOAKO METALGINTZAN, LAN DUINA, HITZARMEN DUINAK!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.