Home / dokumentuak / CAF hitzarmena / Enpresaren neurriak

Enpresaren neurriak

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Enpresako Zuzendaritzak ez du denbora asko itxaron langileok batzarrean hartu ditugun erabakiei erantzuteko. Zuzendaritzak korreo bat bidali die fabrikako arduradun guztiei hartu dituzten erabakien berri emateko. Ondoren datorrena enpresak bidalitako testua da, eta noski berain barne komunikazioetan, ohitura denez, gaztelera hutsean dago:

2012-02-29batzordeaenpresarenneurriak

enpresaren neurriak

Enpresa Batzordetik ere, adostu genuen moduan, CAFeko arduradunei korreo hau bidali diegu:

Otsailak 23an, Beasain, Irun eta Madrileko zentroetan, enpresa hitzarmenaren berri emateko asmoz eta presio neurri batzuk martxan jartzeko helburuarekin, langile batzarrak egin ziren.

Zuzendaritzak jarritako aurre baldintzak negoziaketa blokeo egoera batera eraman du. Egoerari irtenbidea bat aurkitzeko, eta aurrebaldintzarik gabe negoziatzen hasteko asmoarekin batzarretan presio neurri batzuk ezartzea proposatu dugu.

Batzarretan atera den emaitzak argi eta garbi erakusten du langileok,  proposatutako presio neurriekin ados gaudela, presio neurriak hauek dira:

– Komiteen mobilizazioak

–  Aparteko ordurik ez sartzea

–  Ordutegi eta txanda aldaketarik ez onartzea 15 eguneko epearekin ez bada.

Langile guztion ardura da batzarretan erabakitakoa errespetatzea.  Egoera desatseginak ekidite arren arduradun guztiei eskatzen diegu errespeta dezatela eta errespeta arazi dezatela batzarraren erabakia. Beraz,  ez diezaiela inori eskatu aparteko orduak sartzeko, eta ez diezaiela inori proposatu 15 eguneko aurre-abisua bete gabe, ordutegi edo txanda aldaketarik.

Komitea edozein zalantza argitzeko prest egongo da.                               

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.