Home / albisteak / M8 Emakumeok planto

M8 Emakumeok planto

CAFeko Enpresa Batzordeko kideok Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten dugu.

Emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia  zabalduko dugu EZETZ esateko, nahikoa dela, hitz jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaudela, diskurtso hutsalak ez zaizkigula jadanik balio:

Hortaz, martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan.

Emakumeei* dei egingo diegu eskoletan eta lantokietan lanuzteak

egitera eta 12:00etan eta 20:00etan gauzatuko diren mobilizazio nagusietan parte

hartzera.

Emakumeei* dei egingo diegu zaintzak eta ugalketa lanak ez egitera, eta, grebaren seinale gisa, besoko morea janztera, eta balkoi nahiz leihoetan amantalak eskegitzera.

Era berean, ez kontsumitzeko deia ere egingo dugu: agindu kontsumisten kontra altxa gaitezen, bereziki enpresa eta merkataritza gune handiak saihestuz, azkeneko horiek baitira lan esplotazioaren eta baliabideen ustiaketa basatiaren ikur

esanguratsuenetakoak.

Nazioarteko greba bat izango da. Ez da greba arrunta izango: herriz herri sortuko diren ekintzekin osatuko da, eta mobilizazioak beste aldarrikapen batzuekin uztartuko dira.

Gure aniztasunetik zabaltzen dugu greba feministarako deia Euskal Herrian; alegia, gure gorputz, gure bizipen, gure adierazpen molde, munduan egoteko modu ezberdinen aniztasunetik.

Jakin badakigulako zeharkatzen gaituzten desberdintasun eta prekarietateek patriarkatuaren borrokan, soldatapeko lan munduan, zaintzan, kontsumoan eta gure eskubideen erabileran leku anitzetan kokatzen gaituztela.

 

Greba GUZTIONA DA!

Eta planto egingo bagenu? Eta egiten dugun guztia egingo ez bagenu? Aurtengo martxoaren 8an ikusiko dugu.

 Dei egiten dizuegu horrela nahi duzuen emakumezko* guztioi, CAFeko Porteri Nagusian 11:15etan elkartu, argazki bat atera eta elkarrekin manifestaziora joateko.

 

Mobilizazioak

BEASAIN: 11:30etan manifa Beasaindik eta 12:00etan Ordiziako udaletxe aurrean kontzentrazioa

TOLOSA: 12:00etan Trianguloan konzentra/mani. 19:00tan Zerkausin ekitaldia

URRETXU eta ZUMARRAGA: 12:00etan eta 20:00etan Pirulo plazan kontzentrazioa eta kate-kalejira. 14:00tan emakume bazkaria Amalurren

LEGAZPI: 12:00tan martxa    herritik eta 20:00etan kontzentra udaletxe plazatik biak

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.