Liejako tranbia

Valoniako garraio-operadoreak (TEC) Liejako tranbiaren lizitazioan preferred biddder (lehentasunezko lizitzatzaile) gisa Tram D’Ardent kontsortzioa (CAFek, Colasek eta DIFek osatzen dute) hautatu du.

Proiektu honetan CAFen betebeharra honako hauei lotuta egongo da: 20 tranbia, seinaleztapeneko, telekomunikazioko eta energiako sistemak hornitzea, eta sistemaren mantentze-lanetan parte hartzea.

CAFentzat, Beneluxeko tren-merkatuan kontsolidatzeko bidean beste aurrerapauso bat ekarriko du proiektuak eta, bereziki, material mugigarriaren Belgikako merkatuan. Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da CAFek eskualde hartan kontratu garrantzitsuak lortu dituela azken hiru urteotan: Bruselako metro-unitateen hornikuntza, Amsterdamerako metro- eta tranbiaunitateak, Luxenburgerako tranbiak, Herbeheretako Utrecht hirirako tranbiak, eta Flandriako De Lijn-eko garraio-enpresarako tranbiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.