Langileok ere errauskailua gelditu!

Badago alternatiba

Gipuzkoako jendartearen iritziari eta jendartearen benetako beharrei entzungor eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako errauskailuarekin
aurrera egitea erabaki du, ehunka milioi guztiz kaltegarria den azpiegitura hau eraikitzeko erabiliko dituzte. Erraustegia beharrezkoa ez izateaz gain, eragin kaltegarrien iturri da, arlo ekonomikoan, herritarron osasunean eta ingurumenari dagokionean.

Arlo ekonomikoan, negozio borobila egiten ari dira herritarron kontura eta langileei baldintza guztiz prekarioak ezarrita. Osasunean, kalte larriak eragiten ditu, hondakinak erretzeak kutsatzaile toxiko asko sortzen baititu eta hauek errautsetan kontzentratu eta atmosferara igotzen baitira.

Ingurumenari dagokionean, eredu honek finitua den lehengaien esplotazioa sustatzen duen bitartean, berotegi efektuko gasen emisio handia eragiten du, besteak beste.

Langileok gai honetan ere badugu zer esana eta erabakietan parte hartzeko eskubidea, gure bizi eta lan baldintzatan eragina duelako.
Hondakinak birziklatuz, berrerabiliz eta murriztuz, hondakinen kudeaketa iraunkorra posiblea da, badago alternatiba. Horretarako, erraustegia gelditu eta pertsonak zein ingurumena erdigunean izango dituen jendarte eredu berri bateranzko bidea egiten hasi behar dugu.

Honengatik guztiagatik, LAB-CAF sail sindikaletik ere aldarrikatzen dugu langileok gai honetan ere hitza eta erabakia izatea. Era berean, bat egiten dugu “Langileok ere errauskailua gelditu! Badago alternatiba!” antolaturiko JARDUNALDI eta MOBILIZAZIOAREKIN, enpresa honetako langile oro bertaratzera gonbidatuz.

Irakurri eskuorria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.