Home / albisteak / Lan munduan ere, aniztasun sexuala

Lan munduan ere, aniztasun sexuala

Gaur, maiatzaren 17a, Trans-Lesbo-Homo-Bifobiaren kontrako eguna da. Horregatik, LABetik lantokietan sexu aniztasuna askatasunez bizi ahal izateko gida eta protokoloa berritzen ari gara eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan disidentzia sexu generikoko taldeak sortzen ari gara.

Trans-Lesbo-Homo-Bifobiak hamaika aurpegi ditu eta toki guztietan ematen da, baita lan munduan ere: behin eta berriz estereotipoak erabiliz, bizitza sexuala etengabe kuestionatuz, iseka eginez, umiliatuz… Langile guztiok eskubide berdinen jabe izan beharko genuke, eta guztiok zuzenki edo zeharka diskriminatuak ez izateko eskubidea dugu kontratatu behar gaituztenean edo gure lanpostuetan. Badugu eskubidea gure intimitatea eta duintasuna errespeta dezaten, baita gure identitate eta orientazio sexuala ezkutuan behartuta ez bizitzeko ere, eta enpresek egoera diskriminatzaile hauek saihesteko eta prebenitzeko neurriak ezarri behar dituzte.

Horretarako, langile klasean sentsibilizazio lana egitea ezinbestekoa da, eta, horregatik, LABetik orain dela bi urte protokolo eta gida bat argitaratu genuen, eta orain berritzen ari gara.

Urteak igaro dira LABek sexu askatasunarekiko konpromisoa erakutsi zuenetik, eta borroka honetan beste pauso bat ematera goaz ireki dugun bide honetan aurrera egiteko. Horretarako, formakuntzan urratsak egingo ditugu eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan heteroarauaren kontrako disidentzia taldeak sortzen ari gara.

Sistema honen aurkako borroken elkarlana oso garrantzitsua da. Gure borroka ez da lantokietara mugatuko; Euskal Herrian sexu askatasunaren mugimenduak maiatzaren 17rako deitu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Aske bizitzen uzten ez diguten edozein motatako diskriminazioen aurka borrokatuko dugu, LGTBIQ mugimenduekin aliantzak sortuz, guztiok gure identitate eta sexualitatea libre eta diskriminaziorik jaso gabe bizi ahal izateko.

Irakurri jatorrizko albistea: http://www.lab.eus/eu/sozio-ekonomia/desberdintasunaren-behatokia/256-aniztasun-sexuala/7572-lab-antolatzen-ari-da-lantokietan-sexu-aukera-askatasun-osoz-bizi-ahal-izateko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.