Lan istripuen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi daude

Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak, eta Ibon Zubiela, Lan Osasuneko arduradunak, “Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak 2015” azterketa aurkeztu dute (ohar tauletan zintzilikatu dugu).

Bertan, 2015ean lan istripuek gora egin dutela salatu dute, %8,7. Egunero 267 lan istripu gertatzen dira, 5 minuturo bat. 6 egunik behin langile bat hil da lan-istripuz 2015ean. Egunero, 12 gaixotasun profesional kasu aurkitzen dira.

Ainhoa Etxaideren esanetan “gero eta lan istripu gehiago eta gero eta laneko gaixotasun gehiago daude, prekarietatea geroz eta handiagoa delako. Egoera honen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi aurkitzen dugu, beraz, erabaki enpresarialak daude prekarietatearen atzean”.

“Prekarietatea handitzea eta prebentzioan ez inbertitzea hautu bat da, dituen ondorioak ezagutuz egiten den hautua”, Etxaideren esanetan. “enpresariak euren irabaziak handitzeko ari dira prekarietatea erabiltzen eta prebentzioan gutxiago inbertitzen, emaitza zein izango den jakinda”.

“Bestalde, Instituzioek badakite egoera nolakoa den eta honen aurrean, beste alde batera begiratzen dute. Plan ezberdinak martxan egon arren istripuak gora doaz, porrota begi bistakoa da, eta arduragabekeria hutsa ezer egin gabe horrela jarraitzea”.

Gaixotasun profesionalei dagokienez, ez dira aitortzen, ez dira behar bezala tratatzen eta gainera, negozio eremu bihurtu nahi dituzte mutualitateen lege berriarekin.

Sindikatuak egiten dituen eskaerak: Osalanek zein Instituto de la Salud Pública y Laboral de Navarra esan dezatela zein neurri hartuko dituzten egoera hau ezagututa”. Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu behingoz patronala interpela dezatela guzti hau onartezina dela esateko. Eta parlamentu bietan iragarri dezatela zein neurri hartuko dituzten igoera honen aurrean”.

Eta CAFen nolako datuak ditugu?
Otsailean burututako komite desberdinak tarteko ezagutu ditugu CAFeko 2015eko datuak. Datu hauek erakusten digute prebentzio alorrean ezin dugula guardia jaitsi. Hain zuzen ere, lan kargen faltaren ondorioz fabrikazio jarduera jaitsi dela kontutan hartuta, (formazio + 66p.o.+ gastu orokorra) esan dezakegu istripu kopuruan eman den jaitsiera ez dela beherakada bat izan, beraz datorren urteetako aurreikusten den produkzio igoeraren aurrean denok zer hobetua badaukagulakoan gaude. Hemen datuak desglosatuak:

istrAipatzekoak dira 2015ean begietako istripuen gorakadaren aurrean (Grafikoa atxikita) Lan osasuneko ordezkariok arazoak ikusi diren lekuetako lanketa zehatz bat egin dugu, istripuen zergatian eta kontzientziazioan oinarrituta. Bestelako neurri inposatzaileak baztertuz.

istrGaixotasun profesionalei buruz dagokienez, gai zaia eta lan handia egiteko dagoena dela onartzen dugu. produktuen fitxa teknikoak eta neurketa desberdinekin, kaltegarriak izan daitezken produktu oro aztertzen saiatzen jarraitzen dugu. Hala ere gai hau denok oso gainean egon beharrekoa dela deritzogu, egunez egun produktu berriak bai dauzkagu esku artean.

Zuzendaritzak langileon osasuna eta  segurtasuna beste edozein helbururen gainetik jarri ditzala  jarraituko dugu exijitzen  LABeko Lan Osasuneko ordezkariok .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.