Janari bilketa

Enpresa Batzordearen oharra

Familia asko dira gaur egungo krisiaren ondorioak bereziki jasaten ari direnak.

Gipuzkoako Elikagai Bankuak bi delegaritza dauzka herrialdean zehar; bata Oiartzunen eta bestea Bergaran. Azken honek adibidez Debagoiena, Debabarrena, Urola Garaia, Urola Kosta eta Goierriko eskualdeetan biltzen dituzte jakiak eta bertan banatu bueltan. Datuei erreparatuz gero, azken denboretan nabarmen egin du gora bertara egindako jaki-loteen eskaerek.

Ondorioz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak elkarlanerako dei berezia egin du. Ildo horretan, CAFeko Enpresa Batzordeak langileei elkartasunezko keinu bat egin eta elikagaiak ekartzeko deia luzatu nahi dizuegu.

Eman beharreko elikagaiak hurrengo zerrendan jasotakoak dira, eta horretarako jarritako kutxetan (seinaleztatuta egongo dira) utzi ahal izango dira, 3. saileko, 4. Saileko, Sarrera nagusiko, Sorospen kutxako eta aparkaleku partekatuaren sarrerako guarden gariten inguruetan. Bilketa maiatzaren 26  asteartea eta 27 asteazkenean izango da, txanda bakoitzaren sarreran.

Animatu eta jarri zure aletxoa!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.