INBERTSIOEI ETA ALTZAIRUTEGIARI BURUZKO AKORDIOAREN JARRAIPENA

Enpresak altzairutegiko jarduera bertan behera utzi zuenetik hainbat aste pasata, fase berri bati heldu diogu bete-betean. Ordua da orain arte emandako urratsen balorazioa egiteko, eta etorriko diren hurrengo mugimenduei arreta ematea.

 Inbertsioen inguruko akordioei dagokienez, gaur egun oraindik ez dakigu zein puntutan dagoen gai hori, ez dugu informaziorik. Garbi daukagu erne egon beharko dugula gai horrekin. Zuzendaritzari jarraipena eta konpromiso serioak eskatuko dizkiogu.  Akordioaren arabera, gurpilen tratamenduari dagokionez, inbertsioak egin ahal izateko beharrezkoa den proiektu teknikoa berehala jarriko da martxan. Ardatzen forjaketari dagokionez, berriz, proiektu teknikoa datozen bi urteotan zehar garatuko da. Zuzendaritzari gai horri buruzko informazio guztia eskatzen diogu, errealitatearen jarraipen estuagoa egin ahal izateko.atetik, Zuzendaritzak, beste behin, seriotasun falta erakutsi du. CAFeko langileen birkokapenak behar bezala antolatuta zeudela esan ondoren, errealitatea ez dela hori ikusi dugu. Zenbaitetan asteak joan dira langileei beren lanpostu berriak zein izango diren jakinarazteko. Besteetan, ez dituzte hainbat alderdi garrantzitsu kontuan hartu; besteak beste, esperientzia eta burututako ikasketak. Gaur-gaurkoz, oraindik ez dakigu ziur CAFeko langile guztiak behin betikoz beren lanpostu berrietan egongo diren. Langile azpikontratatuei dagokienez, enpresaren arabera horiek guztiak behar bezala birkokatu dira eta ez omen dute egoera traumatikoren berririk.

Erne egon beharko dugu, halaber, kanpoan erosten den altzairuaren aurrean.  Enpresari urteko lehen hiruhilekoan erositako altzairuari buruzko datuak eskatuko dizkiogu, gai honen jarraipena egin ahal izateko.

Azkenik, eta enpresak hartutako konpromisoekin jarraituz, CAFeko altzairutegian beharrezkoa den mantentze-lan guztia egitea exijitzen dugu, altzairuaren merkatuaren bilakaera behar bezalakoa gertatzen ez bada, etxean ekoizteko aukera izateko.

Zuzendaritzak altzairutegia itxita, gurpilen eta ardatzen salmenten bilakaerarekin erne egon beharko dugu, Zuzendaritzak zioen moduan, altzairuaren kostua gure produktua saltzeko benetan faktore eragile bat ote den jakiteko.

Beasainen, 2017ko martxoaren 7an

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.