TimeLine Layout

urtarrila, 2023

  • 6 urtarrila

    Asbetosia edukita, 93 urterekin aitortu diote gaixotasun profesionala

    CAF lantegian amiantoaren eraginpean lan egin zuen, prebentzio neurririk gabe. Osakidetzaren aurkako salaketa ipintzea baloratzen ari da Asviamie elkartea Gipuzkoako Gizarte Segurantzak Beasaingo CAF lantegiko fundizioan lan egin zuen 93 urteko Goierriko pentsiodun bati ezintasun iraunkor absolutua eman dio, lanean aritu zenean, legeak exijitzen dituen prebentzio-neurriak hartu gabe amiantoarekin, kadmioarekin eta beste toxiko batzuen eraginpean egotearen ondorioz, asbetosia garatu duelako. …

    Read More »
  • 5 urtarrila

    2023ko Beasaingo egutegiak

    Orokorra Telenakoa Titulatuak Errelebotakoa 7,5 ordukoa 8 ordukoa 4 errelebokoa

    Read More »

abendua, 2022

  • 23 abendua

    Olentzeroren bixita CAFen

    https://youtu.be/NE8f8v7ExHs Bart gauean, Olentzero CAFen izan da, langile guztiak zoriondu eta urte berri on bat opatzeko asmoarekin. Erlojupeko lan sistematika, azpikontratazioa, lan presio handia, titulatuen ordu estren kontrol falta eta ez konputatzea, … fabrikako zenbait arduradunei mezu desberdinak helaraztearekin batera, ikatza ekarri die ere. Hona hemen Olentzerok LABen eskuetan utzi duen bideo laburra, zalantzarik gabe ikusi beharrekoa.

    Read More »
  • 14 abendua

    Gipuzkoako metalean hitzarmen duina!

    Gaurkoan LAB sindikatuko kideak Beasaingo CAF enpresa aurrean elkartu gara, eta bertan egindako ekimenarekin patronalari 2023an negoziatuko den Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren inguruan mezu argi bat bidaltzea izan dugu helburu: hitzarmen duina nahi dugu! Bada garaia Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena edukiz betetzeko: lanaldia jetsi, KPia bermatu, malgutasunari mugak, IT osagarriak, baimen eta lizentziak… LABek argi dauka eta hitzarmen duina lortzeko borrokarako prest …

    Read More »
  • 13 abendua

    CAFek Herbehereetan 60 tren egiteko kontratua lortu du

    NS Nederlandse Spoorwegen enpresak bi pisuko trenen flota berritu nahi du, eta 600 milioi eurotik gorako kontratua sinatu du CAFekin Lau kotxeko 30 tren eta sei kotxeko beste 30 tren egiteko kontratua lortu berri du CAFek. Herbehereetako NS Nederlandse Spoorwegen konpainiarekin 600 milioi eurotik gorako hitzarmena izenpetu du. Oharrean nabarmendu dutenez, aurretik aldiriko zerbitzuetako 206 tren egiteko lana lortu zuen, …

    Read More »
  • 1 abendua

    LABen lehen indarra Beasain eta Irunen

    LAB izan da lehen indarra Beasain eta Irungo zentroetan burututako hauteskunde sindikaletan. Eskerrik asko guregan konfiantza jarri duzuen guztioi. Gure konpromisoa berresten dugu CAFeko langileon alde lanean jarraitzeko. Gora LAB!

    Read More »

azaroa, 2022

  • 30 azaroa

    Abenduaren 1an, bozkatu LAB

    Bihar, abenduak 1, hauteskunde sindikalak burutuko ditugu #CAF|en: 2 lan zentro, bakoitzean 2 hautes-kolegio, 15 hautes-mahai, milaka bozka-paper eta 25 delegatu Beasainen eta 13 Irunen aukeratzeke. Norbaitek pentsa lezake hauteskunde kanpainan egindakoaren baitan egon daitekeela emaitza. LABen ez gara iritzi berekoak. 4 urte luze izan dira, 4 urte gogor. Lan karga falta, azpikontratazio bortitza, lankide baten heriotza lan-istripuz, mundu mailako …

    Read More »
  • 28 azaroa

    Zurekin bagara

    Gure aurkezpenik onena, LAB-CAFeko taldea osatzen dugun norbanakoen hitzak dira. Pertsonak gara. Bakoitzaren ikuspegia, norberaren bizipenak, esperientzia kolektiboa, guztion ekarpena. Elkar zaintzeko. Zurekin bagara.

    Read More »
  • 26 azaroa

    Euskal preso eta iheslariak etxera

    Hauteskunde kanpainan murgilduta egon arren, beste hilabete batez azken ostiraleko mobilizazioa burutu dugu Enpresa Batzordeko kideok. Kasu honetan CAFeko Sarrera Nagusian kontzentratu gara. Gure artean, etxean izan arte gure aldarrikapenari eutsiko diogu. Euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

    Read More »
  • 24 azaroa

    Abenduaren 1an, BOZKATU LAB

    Dagoeneko ofizialki abian da CAFeko hauteskunde sindikaletarako kanpaina. Beraz gaur egin dira publiko sindikatu bakoitzaren hautagaitzak. Baita LABek Irungo nahiz Beasaingo zentroetan aurkeztuko dituenak ere. Hautagaitza anitzak aurkeztu ditugu: konpromisoz betetako pertsonez osatuak. Emakumezkoen presentzia indartuz bi zentroetan, zerrendaburuak emakumezkoak izanik kasu gehienetan. Hautagaitza hauek CAFeko kolektibo guztiak ordezkatuta egon daitezen osatuak izan dira; ikasketa, lanbide, tailer eta bulego ezberdinetako …

    Read More »