TimeLine Layout

azaroa, 2017

  • 22 azaroa

    CAFek 30 unitate ornituko dizkio Manila hiriari (Filipinak)

    Filipinak Errepublikako Garraio Sailak Mitsubishi Corporationi eta CAFi (unitateen fabrikatzaile gisa) esleitu dio Manila Light Rail Transit-eko (LRT) 1. linearako material mugigarri berria hornitzeko kontratua. Kontratuaren zenbatekoa 225 milioi euro ingurukoa da eta Japoniako eta Filipinetako gobernuen artean sinatutako Japoniako AOD mailegu-akordioaren bidez finantzatuta dago.   Manila, Filipinetako hiriburua, da mundu mailan biztanle-dentsitate handiena duen hirietako bat. Proiektuaren helburua linearen …

    Read More »
  • 14 azaroa

    2015-2017 Berdintasun Plana eskuragarri

    Dagoeneko ikusgai dago 2015-2017 Berdintasun Plana ondorengo estekan: https://www.labcaf.eus/berdintasun-plana/ Hemendik aurrera 2018-2020 Berdintasun Planaren lanketari ekin diogu Berdintasun Batzordean. Honi begira bi arlori eman nahi diogu garrantzi bereziaLABetik: Lantokietan diskriminazioaren eta jazarpen homofoboaren aurkako protokoloa sortzeari. Horretarako LAB Sindikatuak dagoeneko sortua duena hartuko da oinarri gisa eta CAFeko errealitatera egokituko da.   Emakumezkoen presentzia areagotzea produkzio postuetan. Horretarako gaur egun ematen ari …

    Read More »
  • 9 azaroa

    Epaiketa berri bat

    Gaur goizean beste epaiketa berri bat burutu da Donostiako Justizia Jauregian. Oraingoan ere CAFeko lankide ohi batek epaibideetara jo behar izan du urte luzez amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu ondoren, gaixotasun hori profesional gisa aitortu eta dagokion kalteordaina eman diezaioten. Hainbatetan salatzen dugun bezala, pertsona hauek bi aldiz biurtzen dira biktima: bata gaixotzean eta bigarrena gaixotasun hori amiantoarekin lan egin …

    Read More »
  • 9 azaroa

    CAF-ek Aucklanderako 15 unitate elektriko hornitzeko beste kontratu bat sinatu du

    CAFek gaur sinatu du Zeelanda Berriko Auckland hirirako 15 unitate elektriko hornitzeko kontratua. Eragiketa horren gutxi gorabeherako zenbatekoa 100 milioi eurokoa da eta 8 urteko aldian unitateak mantentzea ere jasotzen du. Horrez gain, kontratua handitzeko aukera ere biltzen du. Horren arabera, unitate horiei bateriak gehituko lizkieke Papakura eta Pukekohe arteko lineako tartean, gaur egun elektrifikatuta ez dagoenean, zirkulatu ahal izateko …

    Read More »

urria, 2017

  • 19 urria

    Geldialdia eta ekitaldia amiantoaren ondorioz hildako langileen omenetan

      Gaur CAFeko amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara, gure lankideak izan diren Jose Luis Vicente Rey eta Jose Antonio Barandiaran Dorronsorori omenaldia egin asmoz. Bertan CAFeko egungo langileez gain, hildakoen senideak eta CAFeko langile ohiak ere izan dira, azken hauek ere familiei babesa agertu asmoz. Ekitaldia xumea bezain hunkigarria izan da. Hasteko LABeko ordezkariak, Komitearen izenean jarraian dagoen textua irakurri du. …

    Read More »
  • 18 urria

    Amiantoaz hildako lankideak oroitzeko ekitaldia

    CAFen amiantoarekin lana egitearen ondorioz hil dira azken hilabeteotan bi lankide: J.L.V.R. (60 urte zituela uztailean hil zen) eta J.A.B.D.  (72 urte zituen eta irailean hil zen). Heriotza hauen  aurrean, Enpresa Batzordeko kideok ondorengoa adierazi nahi dugu: Urriak 19 Osteguna, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan geldialdia eta kontzentrazioa burutuko dugu. Beasaingo lantegian dagoeneko 31 langile dira , beraien lanpostuetan …

    Read More »
  • 17 urria

    Frankismoa STOP!!

    Gaur goizean 78ko erregimena sustengatzen duen Partido Popularreko bi kideren bixita desatsegina izan dugu CAFeko instalazioetan. Batetik Alfonso Alonso (EAEko Partido Popularreko presidentea) eta bestetik Borja Semper (Gipuzkoako Partido Popularreko presidentea). CAFeko Enpresa Batzordeko kideok, unea probestuz egungo egoera sozio-politikoan beraiek kide diren alderdiak duen erantzunkizuna aurpegiratuz gutun bat eman diogu eskura. Hau da eskutitzak dioena:   Sr. Alonso Desde …

    Read More »
  • 17 urria

    WEST MIDLANDS TRAINS LTD-k CAF aukeratu du WEST MIDLANDS (Erresuma Batua) frankizian zerbitzua eskainiko duten trenak hornitzeko

    Abellio, Japan East Railway Company, eta Mitsui & Co Ltd-k osatzen duten West Midlands Trains Ltd enpresak CAF aukeratu du duela gutxi esleitutako West Midlands frankiziarako tren berriak fabrikatzeko, hornitzeko eta mantentzeko. Kontratu hori frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da. Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta 26 diesel-unitateren …

    Read More »
  • 10 urria

    LAB CAF 4.0

    LAB-CAF Sail Sindikalera ere iritsi da 4.o aroa. Aurrera daramagun barne prozesuaren baitan, beste hainbat arloren artean komunikazioari berebiziko garrantzia ematen diogu eta beraz baita proiektatzen dugun irudiari ere. Zentzu honetan, beste berritasun batzuen artean, irudi berri bat sortu dugu eta aurrerantzean irudi hori erabiliko dugu gure komunikazio bide ezberdinetan. Beraz, hobetzeko bidean lanean jarraituko dugu.

    Read More »