Blog Layout

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Joan den asteazkenean, hilak 23, oporretako azken egunean, arratsaldeko azken orduan, Enpresako Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion hurrengo egunean (hilak 24, osteguna) 4. dibisioko 8. nabean lan egiten duten pertsonek ezin izango zutela lanera joan, nabe horretan amiantoa kendu ondoren ingurumen-neurketak ez zirelako zuzenak eta aireko amiantoaren maila legez baimendutakoa baino handiagoa zelako. Ostegunean bertan langileen ordezkariek eta enpresako arduradunek …

Read More »

Azken ostiraleko ekintza berezia

Uztaileko azken ostiralarekin bat eginez, gaurkoan ohiko mobilizazioa burutu ordez, Enpresa Batzordeko kideok ekintza berezi bat burutu dugu; langileen lanerako etorrerarekin bat eginez bengalaz argitutako bi pankarta luze jarri ditugu lantegiko sarrera nagusienetan. Ekintza honekin hilabetero egiten dugun aldarrian berresteaz gain, datorren abuztuaren 6an Euskal Herriko kostaldeko hainbat hondartzetan Etxerat Elkarteak deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi izan ditugu …

Read More »

CAFeko Akziodunen Batzarraren aurrean protesta

Gaur goizean CAFeko Akziodunen Batzarra deituta zegoela aprobetxatuz, BDS mugimenduak eta beste hainbat elkartek deituta, Palestinari elkartasuna adierazi eta CAFi Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trena bertan behera uztea eskatzeko mobilizazioa burutu da CAFeko sarreretako batean. Gerturatu diren medioei adierazpenak egin ondoren, kalejiran joan gara Beasaingo San Martin plazaraino eta bertan ondorengo adierazpena irakurri du aipatutako mugimenduko kide batek: …

Read More »

Palestinako lur okupatuetarako CAF eraikitzen ari den trenari buruzko mahai inguruan parte hartu dugu.

Gaur arratsaldean Amnistia Internacional Euskadi erakundeak antolatuta, CAFek Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenari buruzko mahai ingurua izan dugu Beasaingo Udaleko batzar aretoan. Bertan lau parte hartzaile izan gara: Cecilia Denis Amnistia Internacional elkarteko kidea, Juan Hernandez Zubizarreta EHUko zuzenbide irakasle erretiratua, azken urte luzeetan Durangon bizi den Anis Hawari Palestinar errefuxiatua eta Aitor Martinez Barayazarra LAB-CAFeko kidea. Aitorrek …

Read More »

Azken ostirala

Beste hilabete batez, Enpresa Batzordeko kideok Azken Ostiraleko mobilizazio berri bat burutu dugu preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko. Oraingoan 3. saileko sarreran burutu dugu hileroko kontzentrazioa. Gure artean nahi eta behar ditugulako, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Read More »

Lan ikuskaritzak LABi arrazoia eman eta 130 kontratu ebentual baino gehiago finko bilakatzera behartu du CAF enpresa

Joan den apirilaren 25ean, LABek lan-ikuskaritzaren aurrean salatu zuen Enpresa iruzurrezko erabilera egiten ari zela ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuekin. LABen ustez, une honetan CAFen egiten diren behin-behineko kontratuak guztiz aurreikus daitezkeen lanak burutzeko dira. Hori horrela, behin behinekotasun horren iraupena gehienez hiru hilabetekoa izan beharko litzateke (90 egun). Bada, Enpresak, modu arruntean, urtebeteko behin-behineko kontratuak aplikatzen ditu. Hasiera batean, Giza …

Read More »

CAFeko jantokietan baldintza duinak!

CAFeko jantokietako langileak hainbat protesta ekintza burutzen ari dira azken asteotan; lehenik euren egoera prekarioak eta hauek duintzeko aldarrikapenak jasotzen dituen INFOa banatu zuten enpresako sarrera ezberdinetan. Hurrena salaketa hori bera jasotzen zuen hainbat pankarta jarri zituzten jantoki bakoitzaren inguruan eta azkenik, gaur, CAFeko Zuzendaritzaren aurrean kontzentratu dira. Ekintza guzti hauek LABek bultzatuta burutu dituzte eta noski LAB-CAFeko kideok ere …

Read More »

ELA eta UGT Gipuzkoako metaleko langileen etorkizuna hipotekatzen ari dira

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioari amaiera eman diote ELA eta UGT sindikatuek ADEGirekin akordioa iragarrita. ADEGIren lehen proposamena erosi dute bi sindikatuek eta, aldi berean, Gipuzkoko metaleko langileak hitzarmen hobe baterako aukerarik gabe utzi dituzte. Horrela adierazi dugu gaur Donostian egindako agerraldian. Amaitu da borroka, hasi baino lehen. Desmobilizazioaren aldeko apustua egin dute bi sindikatuek, LABetik deituak genituen 6 greba egunei …

Read More »