Recent Posts

Cartera Social-ak sendotu egiten gaitu

Cartera Social-ari, enpresaren errotzeari eta langileon parte hartzeari garrantzi handia ematen diogu. Parte hartze planaren sorreran eta zabaltze desberdinetan parte aktibo izan gara. Gogoeta sakon eta proposamen ugari egin ditugu gai honen inguruan lau helburu nagusirekin: CAFeko akzioen jabetzan langileon parte hartzea bultzatu. Beraz oraindik akziorik ez duten langileei parte hartze planerako bidea ireki behar zaie.Langileon artean irabazien banaketa bultzatzeko …

Read More »

Kontziliazioa ez da predikatzen, sustatu egiten da

Enegarren aldiz ikusi ahal izan ditugu CAFeko ordezkariak errealitatean oztopatzen duten zerbaiten aldeko ekitaldietan. Beasaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Igartza Jauregian antolatutako jardunaldiak Beasaingo beste hainbat esparrutako eragileak bildu ditu. Tokiko elkarteak, ikastetxeak, dendak eta hainbat enpresa, besteak beste. CAFek ere parte hartu du. Ekitaldia, Beasainen guztion arteko kontziliazio erantzukidearen inguruan bultzatutako proiektu baten balantzea egiteko eta lau urteko …

Read More »

Azpikontratazioak hamarnaka aulki huts uzten ditu Bulego Teknikoan

100.000 baino gehiago dira urte hasieratik, Bulego Teknikoan azpikontrataturiko orduak. Bestalde filialetara desbideratzen diren ordu kopuruaren inguruko informaziorik ez dugu, baino ziurtasunez esan dezakegu CAF DDSek milaka ordu eramaten dituela (150 langile inguru ditu eta badirudi zabaltze prozesuan dagoela). Hiruko erregela zuzenik ezartzea zaila bada ere, soilik azpikontratazioak, 70 lan postu baino gehiago sortzeko nahikoa lan ordu suposatzen ditu Beasaingo …

Read More »