Etika, legezkotasuna eta ondorio komertzialak

Ez dugu nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan parte hartu beharrik

Israelgo gobernuak Jerusalemerako planteatu duen tranbia proiektuak nazioartean polemika handia piztu du. Proiektua legez kontrakoa da; bai trazatuagatik, bai diskriminatzailea delako, Palestinako lurretan “kolonoek” modu esklusiboan erabiltzeko izango baita.

Gure ustez, munduko edozein hiritako eta, noski, Jerusalmengo edozein tranbia-proiektuk nazioarteko legezkotasuna eta giza eskubideak errespetatu beharko lituzke. NBEko segurtasun-batzordeak, osoko bilkurak zein Nazioarteko Justizia Gorteak, ebazpen ugariren bidez, aipatutako tranbia horrek zeharkatuko dituen lurraldeak okupatzearen aurka daudela adierazi izan dute.

Gure ustez, Jerusalemen egindako edozein tranbia-proiektuk palestinar herriko legezko ordezkarien babesa jaso beharko luke, nazioarteko legezkotasunaren arabera. Kasu honetan, bistakoa da Palestinako herriak erabat baztertu duela proiektua. Ez dugu ulertzen nazioarteko legezkotasunaren, etikaren eta elkartasunaren aurkako lanak zer alderdi positibo eskain diezaiokeen CAFi. Izan ere, lan horiek egiteak Euskal Herrian zein mundu osoan gaitzespen sozial handia eragingo luke.

Gorabehera horiek guztiak kontuan hartuta, zuzendaritzari eskatu diogu aipatutako lizitazioari uko egiteko.

Enpresa Batzordea





Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.