ENPRESAREN AZKEN ESKAINTZA

ENPRESAREN-AZKEN-ESKAINTZA

LABetik atzo enpresarekin lortutako aurre-akordioaren  lehen

balorazioa egin nahi dugu.

IRAUPENA

  • 2012-2013 2 urtetarako hitzarmena eta beste 2 urtetako ultraaktibitatea.

ENPLEGUA

  • Gaur egun Beasainen eta Irunen daukagun plantilla mantentzen da eta ez dira kontratuak etengo hitzarmen bijentzia honetan.
  • 10 ebentualentzat 6 hilabeteko prorroga beraien kontratuetan eta zuzendaritzan borondatea fijo gera daitezen.

LANALDIA

  • Soldatak murriztu gabe, langile zein enplegatu guzientzat 35 orduak lortzen dira. Lanaldi jaitsiera lan egutegietan jasoko da. 2014tik aurrera gure lanaldia 1.592,5 ordukoa izaten jarraituko du eta langile gehiago kontratatzen denean, soilik orduan, lanaldia igotzeaz hitz egin ahal izango da, eta betiere komitearen adostasunarekin.

 

2.011

2.012

2.013

 

SOLDATA

ORDUAK

SOLDATA

ORDUAK

SOLDATA

ORDUAK

1.MAILAKO OFIZIALA

38.164,86€

1.649

38.164,86 + 2,6% =39.157,15€

1.619

39.157.15 + kpi+0.20%

1.592,5

SOLDATAK

  • Soldatak KPI+0,20% (2,6%) igotzen dira urte bakoitzean.

BESTE EDUKI BATZUK

  • Hobekuntzak dieta, lizentzi batzuetan.
  • Garbiketa, jangelak, segurtasuna eta lorazain langileentzat subrogazio klausula lortzen da.
  • Lanaldia irregularki banatzeko adostasuna eman behar da Komitearekin.
  • PRECO mantentzen da gatazken ebazpenerako formula bezala.

Aurreko hitzarmenean jasotako beste puntu guziak mantentzen dira eta jaso gabe geratzen diren atalak metaleko Gipuzkoako hitzarmenera bideratzen dira.

LABen iritziz eskaintza garrantzitsu bat da. Hori horrela, atzo arratsaldean enpresarekin eman ziren bilera eta negoziaketetan akordioa lortu ondoren paroak deskonbokatu eta afiliatu batzarrak zein langile batzarrak deitzea erabaki genuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.