Home / albisteak / EMAKUMEEN MUNDU MARTXA GOIERRIN

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA GOIERRIN

Emakumeen Mundu Martxa 1995ean “Ogia eta larrosak” izeneko lehen martxa batekin hasi zen mugimendua da, ondoren Emakumeen Mundu Martxa (EMM) izena hartu zuena. Urteetan ekimen hau nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu da lanean, eta helburu nagusi gisa sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea izan du.

Europa osoa zeharkatuko duen ibilbideemakumeen mundu martxa batekin gauzatuko da IV. Nazioarteko Ekintza. Hilabete hauetan zehar EMMko hainbat kide her
rialde ezberdinetan barrena ibili dira, sarea sortu eta hainbat aldarrikapen zabaltzen. Martxa Euskal Herrira irailaren 28an heldu zen Tafallara eta urriaren 4a bitarte herri ezberdinak zeharkatuko ditu Bilbon azken ekimen nazionalarekin amaitu arte.

Goierritik ere igaroko da ekimena, ain zuzen ere urriak 2 ostiralean iritsiko da Beasaina. LABetik, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako kide moduan, antolatu diren ekimen ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Berdintasunaren bidean urrats berriak emateko aukera paregabe baten aurrean gaude. Zentzu honetan dei egiten dizuegu egun horretarako Beasainen antolatuta dauden ekimen ezberdinetan parte hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.