Recent Posts

CAFen ere ttipi-ttapa KORRIKA!

Euskara Batzordeak antolatuta eta denboran KORRIKArekin bat eginez, aurrenekoz CAFeko Korrika propioa burutu da. Martxoaren 11an 3. saileko bogie akaberako tailerretik hasita, CAFeko euskararen lekukoa enpresako hainbat guneetan zehar ibili da. Gune bakoitzean egun oso bat egin du eta hurrengo goizean hurrengo gunera eraman dute gune horretako Euskara Batzordeko kideek. Horrez gain, gune bakoitzean horretarako propio prestatutako papertxoetan langile bakoitzak …

Read More »

Epaitegietako bide luze eta gogorra

Beste behin ere, amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotutako CAF-eko langile ohi batek epaitegietara joan behar izan du enpresak dagokion kalteordaina erreklamatzeko. Beste behin ere, CAFek oztopoak eta trabak besterik ez dizkio jartzen lanaren ondorioz gaixotutako langileari. Gaur burutuko da epaiketa. Bitartean kanpoan, Asviamie-k deituta, amiantoaren biktima guztien errekonozimendua eta errepararazioa aldarrikatu ditugu.

Read More »

Palestinarekin elkartasuna!

Gernika-Palestina herri ekimenak deitutako elkartasun aktiborako astearen baitan, Enpresa Batzordeko kideok ekimen ezberdinak burutu ditugu enpresako gune ezberdinetan. Hasteko, Israelen erasoen ondorioz hildako 0-18 urte bitarteko haurren zerrenda amaigabeak zintzilikatu ditugu hainbat gunetan. 3. saila Elkartasun astearekin amaitzeko, fabrikako atseden gune ezberdinak Palestinako koloreekin jantzi ditugu. Erahildako pertsona adina arrazoi daude ekarpena egin eta erantzuleak justiziaren aurrera eramateko. CAFeko enpresa …

Read More »