Ekainak 17an denok Gasteiza!!

IREKI dinamikak eta SAREk ekainaren 17an euskal presoen eskubideen alde mobilizatzera dei egiten die euskal herritar guztiei. Deialdi bikoitza luzatzen dute, goizean Gasteizen IREKIren ekimenez egingo da mobilizazioa eta arratsaldean, Donostiara aldatuko da lekukoa, SAREren eskutik.

Euskal presoak ardatz, SAREk gizartearen atxikimendua erdiestea helburu duen bezala, langileen atxikimendua lortzeko lan mundutik lanean ari da IREKI. Inplikazioa da gakoa. Beraz, atera gaitezen kalera. LAB-CAF Sail Sindikalak ere bat egiten dugu IREKIk ekainaren 17an mobilizatzeko egin duen deialdiarekin, egin dezagun denon artean presoen eskubideen aldeko egun biribila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.