Home / albisteak / CAFeko III. BERDINTASUN PLANA

CAFeko III. BERDINTASUN PLANA

Azken hilabeteotan Berdintasun Batzordea (GG.BBtako eta sindikatuetako ordezkariez osatua) III. Berdintasun Planaren osaketan ari da. Horretarako Enpresak 2014 urteari dagokion gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren inguruko diagnositik abiatuta, berdintasun plan berriaren zirriborroa aurkeztu zigun gainerako eragileoi.

LABetik garrantzi handia eman genion bere garaian, Hitzarmenean Berdintasunari buruz jasotzen zenaz haratago, CAFen bertan Berdintasun Plan propio bat izateari eta beraz aktiboki lan egin genuen honen eratzean.

Orainarteko bi planen balorazioa egiten hasita, sentsazioa gazi-gozoa da: Ikuspegi kualitatibo batetik balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, gure ustez gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren bidean pauso handiak eman dira, hau da, kontratazio, formazio aukera, lan baldintzak, etab. ez dago sexu arrazoiengatiko bazterketarik. Bide honetan sakontzen jarraituko dugu.

Aldiz, ikuspegi kuantitatibotik begiratuta, oraindik ere ezberdintasun handiak ikus ditzakegu; poliki bada ere emakumezko kopuruan gora egin den arren, oraindik oso urrun gaude parekidetasunetik. Alde hori are eta handiagoa da gainera esku lan zuzeneko arloan, izan ere azken urteetan eman diren emakumezkoen sarrera ia denak titulatu eta lizentziatuetan eman bait dira.

LABen kontziente gara produkzio lanetarako emakumezkoak kontratatu nahi direnean enpresek dituzten zailtasunekin, izan ere oraindik gure eskualdean arlo hauetako ikasketetan matrikulatzen direnen artean, emakumezkoak ez dira %8tik pasatzen.

Guk datu horretan eragiteko erronka hartu dugu eta beraz Berdintasun Batzordean ondorengoa proposatu dugu:

  • Eskualdeko enpresa, ikastetxe eta instituzioekin batera, DBH eta Batxilergoan dauden emakumezkoek produkzio arloko ikasketak egitea sustatzeko kanpainetan parte hartzea, adibidez, CAFeko emakumezkoek euren esperientziak azalduz.

Bestalde, beste hainbat ekarpen (aurrekoa bezain garrantzitsuak guretzako) ere egin dizkiogu Berdintasun Planaren zirriborroari:

  • Arrazoi Homofoboengatiko Lantokietako bazterketa eta jazarpenaren aurkako protokolo bat sortzea proposatu dugu eta kasu horietarako LAB Sindikatuak landu zuen dokumentu bat proposatu dugu abiapuntu gisa (klikatu hemen LABen dokumentua ikusteko).
  • Emakumezkoentzako laneko arroparen (buzo, kamiseta, etab.) egokitzapena
  • Berdintasun arloko formazioa jasotzea langile guztiok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.