Home / CAF prentsan / CAF TALDEAK ETA SAPHIR ERAIKUNTZA ENPRESAK OSATUTAKO KONTSORZIOARI ESLEITU DIOTE JERUSALMENGO TRANBIAREN PROIEKTUA

CAF TALDEAK ETA SAPHIR ERAIKUNTZA ENPRESAK OSATUTAKO KONTSORZIOARI ESLEITU DIOTE JERUSALMENGO TRANBIAREN PROIEKTUA

Proiektua PPP modalitatearen (proiektu publiko-pribatua) baitan garatuko dute eta bideko 27 kilometro berri, 53 geltoki berri eta depositu batzuk eraikitzea jasotzen du. Gaur egungo Linea Gorria izenekoa 6,8 kilometrotan luzatzea zein Linea Berde berria, 20,6 kilometroko ibilbidea izango duena, eraikitzea ekarriko dute lan horiek. Gainera, kontratuak Linea Berde berrirako 114 Urbos tranbia berri diseinatzea eta hornitzea eta Linea Gorria izenekoan gaur egun dagoeneko zerbitzua ematen duten 46 unitateak birgaitzea jasotzen du.

Hautatu duten kontsortzioak proiektuan izango duen irismena beste lan batzuekin ere handituko da: seinaleztapeneko, energiako eta komunikazioetako sistemen hornikuntza eta bi linea horien operazioa eta mantentze-lana. Sistemaren operazioaren kasuan, lan horiek 15 urteko epean egingo dira eta aldi hori handitzeko aukera jasotzen du kontratuak. Mantentze-lanei dagokienez, aldiz, epea 25 urterako izango da.

CAF Taldeari dagokion hornikuntzaren zati horren zenbatekoa 500 milioi euro baino gehiagokoa izango da eta hainbat lan biltzen du: unitate berrien hornikuntza, lehendik daudenen birgaitze-lana, seinaleztapeneko, energiako eta komunikazioetako sistemak hornitzea eta proiektuaren integrazioa. Horri guztiari, gainera, bi lineen operazioko eta mantentze-lanetako jarduera kudeatuko duen SPV sozietatean izango duen % 50eko partaidetza gehitu beharko zaio. Zati horri dagokion negozio-bolumena 1.000 milioi euro ingurukoa izango da kontratatutako aldi horretan.

Proiektua aurten hasiko dela eta sare berria 2025. urtean erabat operatibo egongo dela aurrez ikusi dute.

Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da TransJerusalem J-Net Ltd kontsortzioa aukeratu duten lizitazio-prozesuan enpresa hauek osatutako lizitazio-taldea ere bazegoela: Shikun & Binui eta Egged (Israel), CRRC (Txina), Comsa (Espainia), Efatec (Portugal) eta MPK (Polonia).

Gaur egun, tranbiaren Linea Gorriak 13,8 km-ko luzera du, eta ibilbide osoan 23 geltoki. 2011. urtean inauguratu zuten. Batez beste, egunero, 145.000 bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu. Linea hori luzatuta eta berria eraikita, Israelgo hiriak biztanle guztiak garraiatzeko trenbide-sare eragingarriagoa eta osoagoa izango du.

Jatorrizko albistea: https://www.caf.net/eu/sala-prensa/nota-prensa-detalle.php?e=286

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.