CAF-I ESLEITU DIOTE NAPOLESEKO METRORAKO UNITATEAK HORNITZEKO KONTRATUA

Napoles hiriak CAFi jakinarazi dionez, horri esleitu dio behin-behinekoz 6 urteko iraupena izango duen esparru-kontratua. Hiriko metroko 1. linearako 6 kotxeko 10 unitatearen hornikuntza jasotzen du, aldi horretan beste 10 tren osagarri eskatu ahal izateko aukerarekin. Azken belaunaldiko trenak dira eta era horretako ibilgailuetako teknologia aurreratuena izango dute. Napoleseko Metrorako proiektua funts publikoetako 98 milioi eurorekin finantzatuta dago.

Napoles da Italiako hegoaldean biztanle gehien duen hiria; metropoli eremuan, 3 milioi biztanle inguru ditu. Metro-sareak ANM enpresak (Azienda Napoletana Mobilità) operatutako bi linea ditu (1 eta 6). Hiriko garraio publikoa kudeatzen du Napoleseko Udalaren sozietate publiko horrek.

Azken urteotan, CAFek presentzia handia izan du Italian eta ibilgailuen eta zerbitzuen gama zabala jarri du abian. Horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da gaur egun hiriko Metroko hornitzaile nagusietako bat dela. Erromako Metrorako, adibidez, 71 unitate hornitu ditu 2002. urtean hasierako kontratua sinatu zutenetik garatu dituzten kontratu ugarietan, eta unitate horiek guztiak bidaiarien zerbitzuan daude dagoeneko.

Horri guztiari, gainera, CAFek Italian bideratutako beste proiektu batzuez gain, honako hauek gehi diezazkiokegu: 12 tren elektrikoren hornikuntza Triesteko iparraldeko eskualderako (horiek, era berean, Italiak Austriarekin eta Esloveniarekin egiten duen konexioa estaliko dute), Bari eskualderako 5 unitateak (bi proiektu horiek Civity izeneko aldirietako plataformakoak dira), 8 diesel-trenen hornikuntza Sardiniako eskualdeko lineetarako eta Milaneko Metroarekin sinatutako kontratua Lombardiako hiriburuko eremuak zeharkatzen dituzten unitateetarako 250 bogie hornitzeko.

Horrek guztiak enpresak herrialde hartan duen presentzia eta haren aldeko apustua baieztatzen du. Izan ere, unitateak hornitzeko kontratuez gain, mantentze-lanen jarduera esanguratsua garatu du bertan eta aipatu beharrekoa da gaur egun Italiako operadore nagusiarentzat, Trenitaliarentzat, egiten ari den tren-makinen birgaitze-lana.

Kontratu horrek sendotu egin du CAFek Europako merkatuan egindako apustua. Oraingoz, aurten, 2016a, kontratu esanguratsuak esleitu dizkiote Erresuma Batuan Arriva eta First Group operadoreekin. Horien guztizko balioa 1.000 milioi euro baino gehiagokoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.