CAF aukeratu dute Amsterdam metroko unitate berriak hornitzeko

GVB Activa B.V.-ek, Amsterdameko garraio publikoko operadoreak, CAF aukeratu du hiriko metro unitate berriak hornitzeko. Eskaria, 3-kotxeko 30 M7 trenen hornidurarako sinatu da, hala ere, beste 30 unitate gehigarri eskatzeko eta kotxe kopurua ere, 3 beharrean 6koa izateko aukera ezartzen du.

Unitate hauen helburua, zerbitzuan diharduen flota zaharra ordezkatzeaz gain, Amsterdameko metro sarearen garraio gaitasuna handitzeko xedea ere bada. Holandako hiriburuak 800,000 baino handiagoko biztanleriarekin, Europako turismoko erakargune nagusienetakoa da. Egun, hiriko garraio publikoko sistemak erronka berriei egin behar die aurre, eta bizitegi berrien, ekonomi jarduera gero eta handiagoaren eta turista kopuruaren goraldiaren ondorioz izan den bidaiarien hazkundeari erantzun behar die. North-South Metroline berria irekitzean, metroa Amsterdameko garraio publikoko bizkar hezurra bihurtu da.

Amsterdameko metro berriak 3 kotxekoak izango dira, hala ere, metroak binaka elkartzeko gaitasuna dute 6 kotxeko trenak osatuz. Metroak, gidari gabe, modu automatikoan ibiltzeko prestatuta egongo dira. Gainera, punta-puntako ekipamenduak eta bidaiarien informazio sistemak edukiko dituzte, energi-eraginkortasuna bermatzeko eta mantenu erraza izateko diseinatuko direlarik.

Eskari honek GVBren eta CAFen arteko harreman luzearen mugarri berria da. Gogora dezagun, bezero honek, 1994an CAFi 37 metro unitate hornitzeko eskaria esleitu ziola, eta oraindik orain ibilgailu horiek Amsterdameko sarean zerbitzuan dabiltzala. Oraintsuago, 2016an, GVBk oraino exekuzio fasean dagoen beste kontratu bat esleitu zion CAFi, 63 tranbia hornitzeko (15G).

Horrezaz gain, proiektu berri hau, Holandan bestelako bezeroentzako egikaritzen ari diren beste kontratu batzuei batzen zaizkio: 118 EMU Holandako Trenbideentzako eta 27+22 tranbia Ultretchteko Probintziarako. Egitasmo hauek Europako merkatuan CAFen presentziaren sendotzearen froga dira, iaz Erresuma Batuan, Italian eta Belgikan, besteak beste, kontratu garrantzitsuak irabazi baitira.

Beraz, CAFen aurtengo 4 hileotako kontratazioaren kopurua 350 miloi eurora igo da, berrikitan irabazitako kontratuak barne, hala nola, Bartzelonako Metroa, Gasteizeko Tranbiak eta Napoliko Metroaren handitzea bezalako proiektuak. Honek guztiak, Enpresako eskari-zorroa inoizko kopuru handienetik hurbil jarri du 2017ko bukaeran.

Iturria: CAF

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.