Bi kontratu berri esleitu dizkiote CAFi Brasilen, Belo Horizonte eta Porto Alegre hirietan

CAF gidari duen FROTA BH partzuergoari esleitu diote CBTU (Companhia Brasileira de Trens Urbanos) launa bagoiz osatutako 10 trenez hornitzeko kontratua, Minas Gerais estatuko hiriburua den Belo Horizonte hirirako. 

Hiri hartako Hiri Trenen Superintendentziarentzako azken belaunaldiko unitate elektrikoak dira, 1.600 mm bide-zabalerako eta 3.000 volteko bidean zirkulatuko dutenak. Bi noranzkoko ibilgailuak izango dira, eta haietako bakoitzak gehienez 1.300 bidaiari eraman ahal izango ditu. Zerbitzu-abiadura 90 km/h izango dute, eta mugikortasun urriko pertsonak aise sartzeko modukoak izango dira.

2,3 milioi biztanle ditu Belo Horizontek, eta 2014ko Munduko Futbol Txapelketa jokatzeko izendatutako 12 hirietako bat da, bai eta 2016ko udako Joko Olinpikoetako azpiegoitzetako bat ere. 

Bestalde, Porto Alegre (Rio Grande do Sul estatuko hiriburua) TRENSUBentzat (Empresa de Trens Urbanos de Porto Alegre) erosten ari den launa bagoiko 15 tren berrien bogie guztiak ere CAFek egingo ditu. 

80 milioi eurotik gorako fakturazioa ekarriko diote CAFi bi proiektu horiek batera. Bi proiektuak CAFek Brasilen, São Paulo estatuan, daukan fabrikan egingo dira, Latinoamerika osoko tren-fabrikarik modernoena bide den hartan. 

Bi hornidura horiekin merkatu horretako gidaritza sendotu du CAFek, hala nola Brasilgo hainbat estatutan barrena egiten ari den hedapena ere, São Paulo, Recife eta Cuiabárako kontratuak baititu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.