Home / CAF prentsan / BESTE TREN PROIEKTU BAT ESLEITU DIOTE CAF ENPRESARI AUSTRALIAN

BESTE TREN PROIEKTU BAT ESLEITU DIOTE CAF ENPRESARI AUSTRALIAN

Transport for New South Wales-ek CAFek, Pacific Partnership-ek eta DIF Infraestructure Vek osatu duten Momentum Trains Pty Ltd. kontsortzioari esleitu dio Hegoaldeko Gales Berria izeneko Australiako estaturako eskualdeko trenen flota berria hornitzea eta 15 urtez mantentzea biltzen duen proiektua. Lan horiek partaidetza publiko-pribatuko modalitatearen (public private partnership) bidez egingo dituzte.

Kontratu honetan, CAFeko lanen irismen-bolumena 500 milioi euro baino gehiagokoa da eta eskualdeko 29 unitate diesel-elektrikoren eta bi simulagailuren hornikuntza, eta Sydneyren ipar-mendebaldean dagoen Dubbo udalerrian mantentze-lanetarako depositu berria eraikitzea eta ekipatzea biltzen ditu. Gainera, CAF partaide izango da sistema gidatuko duen sozietatearen kapitalean. Lehen unitateak 2022an zerbitzu komertzialean sartuko direla aurrez ikusi da.

Hegoaldeko Gales Berriak (NSW) 7 milioi biztanle baino gehiago ditu eta Australia osatzen duten sei estatuetako bat da. Sydney da haren hiriburua. Proiektu honen bidez, NSWko gobernuak eskualdeko trenen flota zaharra ordezkatzeko asmoa du. Horren bidez, Canberra, Melbourne eta Brisbane hirietarako eskualdeko eta hiriarteko zerbitzuetarako bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna hobetuko dituzten tren berriak jarri nahi dituzte zerbitzuan.

Joan den urtearen amaieran, CAFi esleitu zioten Great River City Rail Light-en baitako kontsortzioko kide gisa Transport of New South Walesentzako beste kontratu bat. Hark Urbos 100 LRV motako hamahiru unitatearen hornikuntza, operazioa eta mantentze-lanak biltzen zituen zortzi urteko hasierako aldirako, baina baita Parramattako tren arinaren linearen mantentze-lanetako instalazioak eta sistemak ere.

Horren aurretik, CAFek arrakastaz garatu ditu Transport for New South Walesentzako beste proiektu batzuk ere. Horietako batzuk dira hauek: Urbos 100 LRV motako hamabi tranbia hornitzea eta haien mantentze-lana egitea Sydney hiriko Inner West linearako, eta duela gutxi iragarri duten tren arinaren proiektua gertu dagoen Newcastle hirirako. Azken horrek Greentech Freedrive sistemarekin ekipatutako 6 tranbien hornikuntza biltzen du eta ibilbide osoan katenariarik ez duen Australiako lehen linea bihurtuko da 2019ko otsail honetan zerbitzuan jartzen dutenean.

CAFek Australian pilatu duen ibilbide handia osatzeko (2010an eratu zuten bertako filiala), aipatu beharrekoa da Canberrako metroaren kontsortzioko kide gisa 2016an sinatutako kontratua. Urbos 100 LRV motako 14 ibilgailuren hornikuntza eta 20 urtez haien mantentze-lanak egitea biltzen dituen kontratuak eta Canberrako metroaren tren arineko linearako izan ziren.

Jatorrizko albistea: https://www.caf.net/eu/sala-prensa/nota-prensa-detalle.php?e=270

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.