BELAR TXARRAK KANPORA

Zuzendaritzak, enpresan hainbat ardura duten tituludunekin gertatutakoari buruzko argibide ofiziala (gutxi eta berandu) eman badu ere, honezkero gehienoi iritsi zaigu  handik edo hemendik, hartutako neurrien artean, arduradun baten kaleratzea eta beste bi Linares eta Zaragozara bidaltzea leudekeela.

Litekeena da, azkar batez eta irmotasunez hartutako erabaki horiek, fabrika osoaren aurrean Zuzendaritzak nola jokatzen duen desleialtasun jokaerekin erakutsi nahi izatea eta trapitxeo eta bestelako ustelkeriei aurre egiteko  bilatu nahi izatea leudekeela.

Baina, bestelako baloraziorik ere egin daiteke: halako egoerak, Zuzendaritzak ezer jakin gabe eta denbora-tarte luze batean gertatu ahal izate hutsak, zalantzan jartzen du Zuzendaritzak bere erakundearen gainean duen kontrola. Horregatik, askok galdetzen diote beren buruari: holakorik CAF SAn, Beasaingo lantegian, gertatzen bada, zer ez ote da gertatuko beste lantegietan edo filialetan?

LABek dena goitik behera gainbegira dezala eskatzen dio Zuzendaritzari. Enpresako sail guztietan, maila guztietan, baita enpresa departamentu edo filialetan ere, antzekoak edo berdinak izan daitezkeen egoerak antzemate aldera behar adina neurri eta baliabide jar ditzala.

CAFen bizi ditugun une hauetan, gehienok gure lanpostuengatik kezkatuta gauden hauetan, onartezina da iruzurgile edo aprobetxategi batzuek beren sailetatik irabazi oparoak atera ahal izatea CAFen barruan dituzten ardura postuez baliatuz.

Zuzendaritzari exijitzen diogu zorrotz eta gardentasunez jokatzea enpresako maila guztietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.