labcaf

Lan Osasunaren nazioarteko eguna

Gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira lanuzte eta mobilizazio ezberdinak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentroetan. Beasainen bi orduko lanuztea eginez Beasaingo kaleetan zehar manifestazio bat burutu dugu. Ibilbidean zehar, azken urtean amiantoaren ondorioz hildako 3 lankideak oroitu ditugu Amiantorenei eskulturan eta ondoren plaza nagusian ekitaldia burutu dugu berriz manifestazioan enpresara itzuliz (argazki galeria Irunen ordu erdiko …

Read More »

Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina eta mugarik gabeko negoziaketa aldarrikatzeko ekintza egin dugu ADEGIren egoitzan

Gaur ADEGIren Donostiako egoitzara sartu gara patronalari, behingoz, Gipuzkoako metalgintzan proposamen oso bat egiteko exijitzera. Negoziaketako sei bilera egin ditugu eta ADEGIk oraindik ez du proposamen osorik ekarri. Haiek erabakitzen dute negoziaketan zertaz eta noiz hitz egin behar den eta hau onartezina da. Bada garaia behingoz benetako negoziaketari ekiteko eta beraien proposamena mahai gainera ekartzeko. Gipuzkoan metalgintza sektoreko datuak onak …

Read More »

Mugikortasun Batzordearen bilera berria

Gaur Mugikortasun Batzordearen bilera berri bat burutu dugu Zuzendaritzarekin eta LABek azken asteotan egindako ekintza ezberdinen ondorioz, Zuzendaritzak orain arte izan duen jarrera itxia mugiaraztea lortu dugula esan dezakegu. Garraio publikoa erabiliz lanera etorri nahi duten langileek 15 minutuko sarrera malgutasuna baliatzeko aukera martxan jartzea adostu da eta horrekin batera auto partekatuentzako plaza gehiago ezartzeko fabrikako beste aparkalekuen azterketa bat …

Read More »

Mobilizazio beharra aldarrikatu dugu Gipuzkoako metalgintzan

Gaur, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaia hirugarren aldiz bildu da, eta ADEGI atzera pausoekin etorri da. Zehaztapen handirik ekarri gabe, mugak jarri nahi dizkio negoziaketari. Gure aldetik, kontzentrazioa egin dugu bileraren aurretik Donostian, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, hitzarmen duina eskatuz. ADEGIk  aurrera egiteko nolabaiteko asmoa baino ez du iradoki, baina patronalaren proposamena asko zehaztu gabe eta LABek lehentasunezkotzat jotzen dituen …

Read More »

«Amiantoa arnasteagatik CAFen 61 heriotza daude onartuak»

Beasain da amiantoak eragindako heriotza tasa altuena duen bigarren herria estatu espainiarrean. CAFen, beste enpresa askotan bezala, oso mineral erabilia izan zen. NAIZ IRRATIAN egindako elkarrizketan LABeko Mikel Fernandinok azaldu du 1996. urtean iritsi zela lehen aitortza judiziala. Entzun elkarrizketa. Jatorrizko albistea: https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20230228/amiantoa-arnasteagatik-cafen-61-heriotza-daude-onartuak

Read More »

Azken ostiraleko mobilizazioa

Gradu erregresioak aplikatzen ari diren honetan, inoiz baino ozenago aldarrikatu nahi dugu gure artean nahi eta behar ditugula. Aurrez Aitor Esnaola preso Legorretarrarekin egin bezala, aste honetan Ainhoa Barbarin Urretxuarra ere berriz Martuteneko espetxera bidali dute. Aitor, Ainhoa eta gainerako preso eta iheslari guztiak etxera, LANTEGIETARA!

Read More »

Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina exijitzeko borrokaren baitan errepide mozketa gauzatu dugu

LABek errepide mozketa egin du goizean Legazpin, sektoreko hitzarmena eguneratu eta langileen beharrizanetara egokitzeko ordua dela adierazteko asmoz. Urtarrilean ekin genion Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziaketari, eta azken bileran sindikatuok sektorearen aldarrikapen eta beharrak jasotzen dituzten plataformak aurkeztu genituen. ADEGI patronala, aldiz, esku hutsik etorri zen. Legazpin egindako bide mozketaren bidez, egoera salatu eta patronalari KPIa bermatuko duen hitzarmen duina exijitu …

Read More »

CAFeko goi karguentzako erreserbatutako aparkalekuak katez itxi ditugu.

Zuzendaritzak mugikortasun planaren aurrean duen jarrera salatzea izan da ekintzaren helburua. Zuzendaritzak mugikortasun plana blokeatuta dauka. Bitartean langileontzat garraio kolektiboa erabiltzeko trabak, parking-etan zailtasunak, ordutegietan malgutasun eza, … Zuzendaritzak garraiobide jasangarri eta erosoen aldeko hautua egiten ez badu, LABek ez du Mugikortasun Batzordean parte hartuko. Emaitzarik ematen ez duen antzerki baten parte ez gara izango.

Read More »

Mobilizaziorako prest gaude Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina lortzeko

Gaur urtarrilak 12, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaia osatu da. ADEGI da sektorea ordezkatuko duen patronala eta lau sindikatu nagusiak izango gara sektoreko langileen ordezkari. LABek inoiz baino ordezkaritza handiagoa izango du mahaian eta azken negoziaketatik ordezkaritza handitu duen sindikatu bakarra da. Hala, LABek %35,75eko ordezkaritza izango du mahaian, 2020an baino 1,5 puntu gehiago. Beraz, inoiz baino indartsuago helduko diogu negoziaketari. …

Read More »