labcaf

LAB-CAFen aplikazio berria mugikorrerako

LAB-CAF sail sindikaletik tresna berri bat aurkeztera gatoz. Egunerokotasunean erabilgarria izan nahi duen herramienta. Egunerokoan sortzen diren ohiko galderak eta erantzunak, Beasain nahiz Irungo lantegietako egutegiak, hitzarmena, Sorospen Kutxako memoria online, CAFeko portaleko sarrera zuzena eta gauza gehiago gune berdinean era erraz eta erabilgarrian jasotzen dituen tresna. LAB-CAFek zure mugikorrean dohainik instalatu ahalko duzun aplikazio berri bat jarri du martxan. …

Read More »

Amiantoaz gaixotutako lankideari elkartasuna

Irungo CAFeko lantegiak batzar orokor bat egin genuen atzo goizean, Enpresa Batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile izan den Felix Vazquezi elkartasuna adierazteko balio izan zuen, baita amiantoaren gaia salatzeko ere. Felix Vazquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen, CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu zen. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin genuen. Bestalde, gaur Donostiako …

Read More »

Amiantoak eragindako hiru lan gaixotasun kasu berri onartu dituzte

Hiru kasu horietako bi CAF lantegikoak dira, eta bi langileak, bata Ordiziakoa eta bestea Zaldibiakoa, hilda daude jada Gipuzkoako Gizarte Segurantzak erabateko hiru ezgaitasun kasu onartu ditu, amiantoak eragindako gaixotasunengatik. Kasu horietako bi CAF lantegikoak dira, eta bi langileak hilda daude jada. Hirugarrena, Tolosako Emua lantegian aritutakoa da, eta pentsioduna da egun. Asviamie amiantoaren biktimen euskal elkarteak “poza” agertu du, …

Read More »

M8 Emakumeok planto

CAFeko Enpresa Batzordeko kideok Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten dugu. Emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia  zabalduko dugu EZETZ esateko, nahikoa dela, hitz jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaudela, diskurtso hutsalak ez zaizkigula jadanik balio: Hortaz, martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta …

Read More »

Orain da momentua Berdintasun Plana garatzeko

Beasainen eta Irunen sartu diren 160 langile berrietatik 7 baino ez dira emakumeak.   Aukera-berdintasunari buruzko hitzarmeneko 18. artikuluak argi eta garbi adierazten du emakumeak enplegura sartzeko errazteko borondatea. Jasotzen duenaren arabera, emakumeen kontratazio berriak, eta hautagaien kopuruak posible egiten badu, gutxienez % 25 izan daitezke, eta halaber, ofizioko lanbideetan (hau da, tailerrean) ratioa hobetzeko borondatea erakusten du. Jakitun izanda …

Read More »

Hitzartu

LAB-CAFek ere bat egite du Gipuzkoan martxan jarri den HITZARTU ekimenarekin eta bide batez langile guztioi ere bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. HITZARTU gizarte-ekimen bat da, gizarte zibilak antolatutako parte-hartze prozesu bat bultzatu nahi duena eta, aniztasuna abiapuntu izanik, akordioetara iristea helburu duena, honako hiru oinarri hauen gainean: Gizarte-kohesio handiagoa lortzea. Ingurumena eta osasuna gehiago babestea. Europako politikak zorrotzago betetzea. …

Read More »

U-13 PREST GAUDE!

CAFeko Enpresa Batzordeak aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du SAREk urtarrilaren 13an Bilbon deitutako manifestazioarekin eta hari begira egindako irakurketarekin eta ondorioz langile guztiei dei egiten die bertan parte hartzera. Elkarrekin aurrera egiteko PREST GAUDE GIZA ESKUBIDEAK l KONPONBIDEA l BAKEA Aurreko abenduaren 9an, Parisen, euskal presoek bizi dituzten eskubide urraketetan aldaketak emateko indar eta borondate …

Read More »

Minbizia amiantoak eragin ziela aitortu die Gizarte-segurantzak bi langileri

Gipuzkoako Gizarte-segurantzak lanerako ezintasun iraunkorra aitortu die bi behargini, amiantoarekin lan egiteagatik daudelako minbiziak jota. Langile horietako batek 68 urte ditu eta 1966an hasi zen Beasaingo CAF konpainian lanean. Erretiroa hartu ostean antzeman zioten amiantoak eragindako gaitza. Amiantoarekin lan egin duten beharginen zerrendan egon arren, Osakidetzak ez zion legeak ezarritako jarraipena egin.   Segurtasunerako araudia ez betetzeagatik eta amiantoari aurre egiteko prebentziozko neurriak ez …

Read More »

LABen iritzia Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a erosi izanaren inguruan

Gaur goizean jakin dugu Eusko Jaurlaritzak Socade eta Finantzen Euskal Kontseiluaren bitartez CAFeko akzioen %1,24a erosi dituela eta horretarako ia hamabost milioi euro euro jarri zituela Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Arratsaldean LAB sindikatuak prentsa ohar baten bidez operazio honen inguruko bere iritzia plazaratu du. Hau da ohar horrek dioena: Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a eskuratu zuela jakin dugu gaurko …

Read More »

CAFen %1,24 erosi du Eusko Jaurlaritzak

Enpresa estrategikoetan egin duen lehen inbertsioa da, eta gehiago izango direla aurreratu du Arantxa Tapia sailburuak. Joan den abenduaren 22an itxi zuen operazioa. Ia hamabost milioi euro jarri zituen Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Eusko Jaurlaritzak enpresa estrategikoetan egin nahi dituen inbertsioetako lehena da CAFena, “baina ez da azkena izango”, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak gaur Donostian adierazi …

Read More »