labcaf

CAF lanza en Irun su primera línea eléctrica de bus de Euskadi

La mesa de contratación del Ayuntamiento propondrá al Pleno la adjudicación en breve. La ciudad fronteriza recibirá cuatro autobuses 100% eléctricos, que destinará a la ruta que discurre entre Zaisa y el Hospital del Bidasoa La apuesta de Gipuzkoa por la movilidad sostenible recibe un nuevo e importamte impulso. Según ha podido confirmar El Diario Vasco de fuentes solventes, la …

Read More »

Lan munduan ere, aniztasun sexuala

Gaur, maiatzaren 17a, Trans-Lesbo-Homo-Bifobiaren kontrako eguna da. Horregatik, LABetik lantokietan sexu aniztasuna askatasunez bizi ahal izateko gida eta protokoloa berritzen ari gara eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan disidentzia sexu generikoko taldeak sortzen ari gara. Trans-Lesbo-Homo-Bifobiak hamaika aurpegi ditu eta toki guztietan ematen da, baita lan munduan ere: behin eta berriz estereotipoak erabiliz, bizitza sexuala etengabe kuestionatuz, iseka eginez, umiliatuz… Langile …

Read More »

CAF aukeratu dute Amsterdam metroko unitate berriak hornitzeko

GVB Activa B.V.-ek, Amsterdameko garraio publikoko operadoreak, CAF aukeratu du hiriko metro unitate berriak hornitzeko. Eskaria, 3-kotxeko 30 M7 trenen hornidurarako sinatu da, hala ere, beste 30 unitate gehigarri eskatzeko eta kotxe kopurua ere, 3 beharrean 6koa izateko aukera ezartzen du. Unitate hauen helburua, zerbitzuan diharduen flota zaharra ordezkatzeaz gain, Amsterdameko metro sarearen garraio gaitasuna handitzeko xedea ere bada. Holandako …

Read More »

EZ GURE IZENEAN

Enpresa Batzordeak, LAB, CCOO eta ESKren babesarekin eta ELAren abstentzioarekin ondorengo oharra publikatu du gaurko egunean: Pasa den apirilaren 6ean, Zuzendaritzak bilera batera deitu gintuen, BioDonostia Osasun Ikerketa Institututik, erraustegia eraiki aurretik eta ondoren, osasun frogak egiteko  CAFeko 20 langile boluntario behar zituztela helarazteko. Alde batetik, gogor salatu nahi dugu GGBBek Komiteari ezer jakinarazi aurretik, CAFeko langileekin honelako ikerketa bat egitea …

Read More »

Maiatzak 1: Lan, Bizi, Herri duina

Aurten ere Maiatzak 1an LABkideok kalera aterako gara. “Lan, bizi, herri duina” izango da aurtengo leloa, eta bi erronka izango ditu ardatz: eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartzea; eta aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotzea. LAB-CAFetik ere eskualdez eskualde antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizuegu CAFeko langileoi. Zentzu honetan, Goierrin, Ordiziako plazan antolatu den …

Read More »

Lan Osasunaren nazioarteko eguneko protesta ekitaldiak

Gaur Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira, manifestazio bana burutu ditugu bai Beasain zein Irungo CAFen. Horrez gain Madrid eta Zaragozako CAFeko zentroetan ere protestak burutu dira. Besainen manifestazioaren ondoren amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara gure lankideak izan ziren Miguel Maria Arrese, Santos Cotelo Puente, Tomas Nazabal Mimendia eta Tomas Alcalde Garciari omenaldia egin asmoz. Urtea asi zenetik, 4 lankide hil zaizkigu amiantoarekin lan egin …

Read More »

APIRILAK 28, LAN OSASUNAREN EGUNA

Egun markatua dugu apirilaren 28a CAFen, urteak daramatzagu ekintza desberdinak burutzen egun honen harira. Protestak, asanbladak … ekintza interesgarri eta beharrezkoak egin direla deritzogu. Azken urteetan ordea egun honen benetako helburua betetzen ote genuen galdezka genbiltzan, hau da, egun honek salaketarako ere izan behar du, garrantzirik kendu gabe asanblada eta lan osasunean hobetzeari begira egin daitekeen guztiari baina ahaztu gabe …

Read More »

CAF enpresak 11,8 miloi irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino %27 gehiago

CAF enpresak 11,8 milioi euro irabazi ditu 2018ko lehen hiruhilekoan, iaz baino %27 gehiago. Kontratuen luzapenak, barneko merkatua eta filialek lortutako adjudikazio berriak izan dira kontratazio berrien oinarriak. 2018ko martxoaren 31n, eskarien zorroa 5.966 milioi eurokoa da. Urte hasiera honetan eskarien zorroan jasotako proiektu nagusiak, Gasteizeko tranbiarako unitate berriak, Napoles hirirako lotutako kontratu luzapena eta autobus hibrido-elektikoen kontratazioak izan dira. …

Read More »

Kalte-ordaina eman behar dio CAF enpresak langile bati, amiantoagatik

Irungo CAF enpresan inolako babesik gabe amiantoarekin lan egiteagatik birikako minbizia (mesotelioma) du 60 urteko lagun batek. Donostiako Gizarte Auzitegiak ebatzi du langile ohi horri 150.000 euroko kalte-ordaina eman behar diola enpresak arrazoi horregatik. 40 urtez izan zen lanean CAFen. Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen elkarteak jakinarazi duenez, kalte-ordain hori antzerako kasuetan eman dena baino txikiagoa da, eta beste epaiketa batzuetan …

Read More »

Altsasukoak aske!

Apirilak 16tik 27ra Madrilgo Audientzia Nazionalak, Altsasuko 8 gazteren kontrako epaiketa burutuko du. 2016ko urriaren 15ean Altsasuko taberna batetan Guardia zibil batzuekin izandako liskar baten ondorioz, 8 gazte hauen kontra 375 urteko espetxe eskaria egin du fiskaltzak. Hauetako hiruk, 500 egunetik gora daramate jada espetxean. CAFeko Enpresa Batzordetik aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK), apirilaren 14an Iruñako kaleak beteko …

Read More »