Bikoa

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

            Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN, datorren MAIATZAK 22, ASTEAZKENA goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta arratsaldeko 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei), egingo diren BATZARRETARA.   GAI ZERRENDA: Maiatzak 24rako Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren aldeko GREBA deialdia  Maiatzak 30rako GREBA OROKORRERAKO deialdia. Oharrak: Bi bozketa egingo dira; bozka bakoitza …

Read More »

LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek maiatzan sektoreko hitzarmenaren defentsan greba egun bat gutxienez izango dela aurreratu dute

LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek sektoreko hitzarmenaren defentsan mobilizazio egutegi bat adostu dute gaur batzarrean. Egutegi horretan, gutxienez egun bateko greba aurreikusi dute maiatzerako. Beste sindikatuen erantzunaren zain, data ez dute publiko egin oraindik. Batzarraren ostean ADEGiren aurrean elkarretaratzea egin dute inposaketarik ez dituztela onartuko esateko.

Read More »

Maiatzak 1

Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria

Herritarrok pobretzeko –soldatak, babes soziala, zerbitzu publikoak- eta geure burua defendatzeko tresna barik uzteko –erreformen bitartez- estrategia oso bat dauka martxan kapitalak. Honen aurrean, gure herri eta eskualdeetan indarrak batzeak itzelezko garrantzia dauka.

Read More »

LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2013

HITZALDIKO PARTE HARTZEAK “INGURUMEN OSASUNA”

Iñaki Olano. Ingurumen teknikaria eta Ingurumen, Lan eta Osasun Sindikatu Institutuaren (ISTAS) ingurumen-hezkuntzaren arduraduna.

Ingurumen-osasuna babesten langileek duten parte-hartzea.

Langileen parte-hartzea beharrezkoa da enpresen ingurumen-jokaeraren hobekuntza sustatu eta horretan laguntzeko, baita ekoizpen-jardueren iraunkortasuna sustatzeko ere.

Herritar- eta industria-kontzentrazioek, Goierrin gertatzen den moduan, industria-igorpenak eta -isuriak zorrotz eta modu arduratsuan kudeatzea eskatzen dute.

Gainera, CAFen moduko enpresek ere adibide izan behar dute alor horretan, etengabeko ingurumen-hobekuntzako politikari eutsiz

Jesús Ibarluzea. Biologian eta Psikologian lizentziatua. Osasun Publiko, Osasun eta Ingurumenean doktorea.

Read More »

APIRILAK 28

LANEKO OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

- INGURUMEN OSASUNA -


Arlo honetan informazioa eman eta sentsibilizatzea lortzeko asmoz, CAFeko Prebentzio arloko ordezkariok hitzaldia antolatu dugu gizakiaren eta industriako jarduerak ingurumenean, eta ondorioz, gure eta gure ondorengoen osasunean duen eraginari buruz.

Hain maiz ahazten dugun egoera hori aurkezteko, bi azalpen egingo ditugu, hauetan oinarrituta:

-CAFek eta antzeko industriek (Arcelor-Mittal, Estanda, Bilore zena…) gure ingurunean duten eragina, eta sektore horretan langileok ditugun ingurumen arloko eskubide eta betebeharrak gogoratuko ditugu. Hitzaldi hori Iñaki Olanok, ISTAS institutuko ingurumen arloko teknikariak, emango du.

Read More »

Metalgintzako hitzarmenaren alde, mobilizazioa bide bakarra

Apirilak 9, Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bilera burutu zen. LAB sindikatuak, patronalak duen jarrera itxia ikusirik, gainontzeko sindikatuei mobilizazio egutegi bateratu bat egiteko deialdia egin die. Aste honetan bertan, metaleko mahaian dauden gainontzeko sindikatuekin biltzen hasiko gara, mobilizazio egutegi bateratu bat erdiesteko helburuarekin.

 

LAB sindikatuaren balorazioa Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bileraren harira

Atzo, Apirilak 9, Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bilera burutu zen. CCOO eta UGT sindikatuek proposamen berri bana ekarri dute mahaira. Aipatu bi sindikatuon proposamenak, joan zen urteko abenduan LABek egin zuen proposamenarekin antzekotasunak ditu. ADEGIk, bi proposamen hauei ezezko borobila emateaz ezezik, beste proposamen bat ere ipini du mahai gainean, aurrekoan egin zuena baino atzerakoiagoa. Hau da ADEGIren proposamena:

Read More »

Gipuzkoan 8.400 langile baino gehiagoren atxikimendua jaso du metalgintzako herrialdeko hitzarmenak

Gipuzkoako Metalgintzako Negoziazio mahaiaren bileraren bezperan, LAB sindikatuko metalgintzako arduradunek Gipuzkoan 8.400 langilek herrialdeko hitzarmenaren aldeko defentsaren alde sinatu dutela jakinarazi dute. Ekimenaren arrakasta azpimarratuz, patronalari arduraz joka dezala eskatu dio, gaurdaino erabili duen inmobilismoa baztertuz.

LABeko Metalgintzako arduradunek eskainitako prentsaurrekoaren edukiak.

Read More »

Metalgintzako hitzarmen sektorialaren aldeko sinadura bilketa

Metalgintzako hitzarmen sektorialaren aldeko sinadura bilketa

Metaleko hitzarmenaren negoziazioak bizi duen blokeo egoeraren aurrean, eta datorren uztailaren 7a baino lehen hau desagertzeko dagoen arriskuarekin, behean sinatzen dugunok Metaleko Herrialdeko Hitzarmena ezinbestekotzat jotzen dugu, sektoreko langile guztien lan baldintza duinak bermatuko dituena, inongo enpresetan ezin izango direlarik aplikatu bertan jasotakoak baino baldintza kaskarragoak. SINATU

Read More »