Bikoa

BERDINTASUN PLANA

“ENPRESAK PLANAREN BIDEA AGORTU NAHI DU”

CAFeko BERDINTASUN PLANeko neurriak lantzen eta martxan jartzen buru-belarri ari garen honetan, azken bileretan jabetu gara enpresak ez duela asmorik berdintasuna eta kontziliazioa erabat ahalbidetuko dituzten neurriak hartzeko.

Punturik garrantzitsuenetako bat, eta langileen artean oihartzun handien dutenetako bat KONTZILIAZIOA da. Eta, izan ere, enpresa-itunean adostutako testuak honela dio:

“Laneko bizitza eta familia bizitza bateratzeari dagokionez, ordutegi malgutasunaren eta aplikagarriak diren beste neurrien ildotik, erregulazio elementuak proposatuko zaizkio Berdintasun Batzordeari, gero eztabaidatzeko”.

Hitzarmena sinatuz geroztik, batzordeak hainbat alternatiba eta neurri proposatu dizkio enpresari eztabaidarako, eta guztietan hauxe izan da enpresaren erantzuna:

“Ez dugu eztabaidatuko itunean proposatu eta atzera bota ziren proposamenei buruz”.

“Irudimen handiagoko neurriak proposatu beharko dituzue”.

Read More »

Berdintasun legea

Berdintasun legearen ondorioz, 250 langile baino gehiago dituzten enpresek behartuta daude Berdintasunerako Plan bat aurrera eramatera. CAFen Plan hau aurrera eramateko Komisio bat sortu genuen Enpresa Batzordean 2008 urtean.

Ordutik hona diagnostikoaren fasea burutu dugu. Gai honekin noiz hasi ginen ikusita pentsatu dezakegu denbora gehiegi pasa dela, baina CAF Beasaingo lan zentroaren dimentsioa, langile kopurua eta departamentu ezberdinen errealitate anitzak kontuan harturik, denbora guzti hau beharrezkoa izan da gai garrantzitsu honetan sakontzeko eta behar diren datu eta ondorio guztiak ateratzeko.

Esan dugun moduan diagnostiko fasea bukatzear dago. Enpresa eta Komitearen diagnostikoaren txostena finkaturik dago eta orain tarte bat ireki nahi dugu langile guztiekin konpartitzeko eta behar diren ekarpen guztiak jasotzeko.

Read More »

BEASAIN, ORDIZIA ETA LAZKAOKO GARRAIO ZERBITZUA

Idatzi honen bidez, langileei jakinarazten zaie ordutegi normalerako autobusen zerbitzua jarriko dela martxan astelehenetik, azaroaren 30etik aurrera, Beasaindik, Ordiziatik eta Lazkaotik. Autobusen zerbitzu hori (2009-2011 urteetarako Enpresa Hitzarmenean adostutako akordioen ondorioa da) % 60an diruz lagunduko du enpresak. Ibilbide bakoitzeko txartelaren prezioa 0,50 €-koa izango da. Ordainketako sistema zainketa zerbitzuko garitetan txartelak erosita egingo da. Jarraian, nominatik kenduko da erositako …

Read More »

autobusak

Hasiera data: 2009ko azaroak 30 Autobusen irteera: 6:35etik aurrera. BEASAIN ORDIZIA LAZKAO Kiroldegia Altamira (Anexoa) Lazkaoko txaletak. Dora taber. Zubi berria. Igartza Tximista zubia Itzala taberna Garai bateko Indar Olano taberna Enparantza RENFEko geltokia Taxien geltokia Orobione kioskoa San Martin estatua Urdaneta Fraideak   CAFera iristeko puntuak: 6:50   1. geltokia 2. geltokia 3. geltokia Beasain TMBko sarrera berria Altzairu …

Read More »

mugikortasuna

mugikortasun batzordetik enpresari bi puntu eskatu zioten: Lehentasun hadikoa ikusten dugu autobusak lehen bait lehen martxan jartzea, eta horretarako beharrezkoa bada tikeen sistemarekin. Bitartean, bestelako sistemen azterketa jarraitu: a- CAFeko txartelarekin, irakurgailu portatilaren aukera aztertzea. b- Lurraldebus txartelarekin diputazioarekin adostu daitekena.   enpresen erantzuna: Ulertzen dugu zerbitzua martzan jarri behar dela zerbitzua errezten duten neurriak eta langileak zerbitzua erabiltzea bultzatzen …

Read More »