enpresa batzordea

HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Azken bi asteetan gure artean lanean ditugun bi zerbitzu enpresen inguruko datuak ipini ditugu ohar tauletan AUSOLAN eta EULEN. Gure inguruan egunero lanean baditugu ere beraien baldintzak ez dira inolaz ere gurearen berdinak, eta gainera sarritan beraien eskubideak eta hitzarmenak babestu eta borrokatzeko dituzten baldintzak zailagoak izaten dira. CAFeko teilatupean lan egiten dugunon artean badira gehiago ere …

Read More »

HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

EULEN ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Garbiketan aritzen diren lankideak dira EULENekoak. Enpresa desberdinek eraman dute zerbitzu hau azken urteetan (langileak mantenduz) baina prekarietatearen motxila lankideek euren bizkarrean eraman dute beti. Gehienak emakumezkoak dira eta soldata eta lan jardun duin bat izateko, ordu konplementarioak sartzera behartuak daude. Ez zaizkie ordu estra bezala kontsideratzen baizik eta kontratutik gorako orduak. 14 pertsonen artean urtean …

Read More »

ATERA BIDERA / ORAIN PRESOAK

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Urtarrilaren 11n berriro beteko ditugu Bilboko kaleak. Berriro plazaratuko dugu presoen eskubideen aldeko konpromiso irmoa. Mobilizazio soziala gizarte garaikideen tresnarik garrantzitsuena da gehiengoak lortzeko, gizartea aktibatzeko eta aldaketa garrantzitsuak erdiesteko. Zalantzarik gabe, mobilizazio hori funtsezkoa da helburuak errealitate bihurtzeko. Izpiritu hori euskal gizartean zabaldu nahi dugu. Uste sendo hori. Ideiak argi izanda, benetan sinesten badugu, gure helburuak …

Read More »

HORREN GERTU ETA HORREN URRUN

AUSOLAN ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Aspaldidanik gure artean ditugun langileak dira Ausolaneko kideak, jangela zerbitzuan lanean jarduten dutenak dira. Zerbitzu eta zaintza lanetan maiz gertatzen den bezala, sektore feminizatua dugu, emakume izate hutsagatik lanean prekarietatea pairatzea kondenatuak daude. Lanaldi partzialak eta ebentualitate altua besteak beste…

Read More »

LAN ISTRIPURIK EZ!!

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Enpresa Batzordetik CAFeko langile guztioi gure atsekabea helarazi nahi dizuegu, gure lankidea zen Endika Arroyo Jauregiren heriotzarengatik, trafiko istripuan hil da errodajeetako bere lanpostuan gauez lan egin ondoren etxera bueltan zihoala. Lehenik eta behin gure doluminak eta besarkada beroena Endikaren familiartekoei. Ez dugu inolaz onartzen, lanera etortzeagatik inor hil dadin, Zuzendaritzaren ardura ere bada gure lanpostuetatik etxera, …

Read More »

47ak herrian!!

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Enpresa Batzordeak aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK) 11/13 sumarioaren baitako epaiketa hau salatzeaz gain irailaren 14 manifestazioarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu eta dei egiten diogu langile orori bertan parte hartzera. Irtenbidera, etorkizuna askatu  47 euskal herritar epaituak izango dira datorren irailetik aurrera eta, guztira, 601 urtetako zigor eskaerari aurre egin beharko diote. Gertakizun …

Read More »

Enpresa Hitzarmena 2019 – 2020

Enpresa Batzorde eta Zuzendaritzaren arteko lehen proposamen trukatzeen ondoren, azken asteotan negoziaketek beste abiadura bat hartu dute. Honekin batera, negoziaketa bera ere gogortzen ari da eta maiatzaren 23ko langile batzarrean lehen presio neurriak adostu ziren: ordu extrarik ez egitea eta errelebo edo eta opor egunen aldaketak ez onartzea. Orduztik, hartu-eman gehiago izan dira bi aldeen artean baino oraindik Zuzendaritzaren eskaintza …

Read More »

M – 10 MANIFESTAZIOA

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordetik adierazten dugu datorren ostiralean, MAIATZAK 10, goizeko 10:00etatik 12:00etara CAFeko langileok bi orduko lanuztea egingo dugula eta tarte horretan enpresako Sarrera Nagusitik (Amiantoaren eskulturan) abiatuta MANIFESTAZIOA burutuko dugula Beasaingo kaleetan zehar AMIANTOAK HIL EGITEN DU! lelopean. Manifestazioa CAFeko sarrera nagusi ondoan (amiantoaren eskulturaren aurrealdean) amituko dugu bertan trengintza sektorean lan egiten dugun …

Read More »

Apirilaren 30an ordubeteko lanuztea amiantoraren ondorioz hildako bi lankide ohiren heriotza salatzeko

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko langile erretiratuak ziren bi lankideren I.S.E eta A.S.H.en heriotzaren aurrean, ondorengoa adierazi nahi dugu: APIRILAK 30 asteartea, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan (amiantoarenean) omenaldia eta kontzentrazioa burutuko dugu.Beasaingo lantegian dagoeneko 37 langile dira , beraien lanpostuetan amiantoa arnastearen ondorioz hildakoak eta heriotza amiantoa lanpostuetan …

Read More »

Ez da JUSTIZIA

Enpresa Batzordearen oharra Espainiako Audientzia Nazionalak, Altsasuko 8 gazteren kontrako zigorrak berretsi ditu. Injustizia honen aurrean Altsasun manifestazio berri bat antolatu da datorren martxoaren 24rako. CAFeko Enpresa Batzordeak, bat egiten du deialdi honekin eta bide batez dei egiten die langile guztiei bertan parte hartzera.

Read More »