Home / enpresa batzordea

enpresa batzordea

Enpresa Hitzarmena 2019 – 2020

Enpresa Batzorde eta Zuzendaritzaren arteko lehen proposamen trukatzeen ondoren, azken asteotan negoziaketek beste abiadura bat hartu dute. Honekin batera, negoziaketa bera ere gogortzen ari da eta maiatzaren 23ko langile batzarrean lehen presio neurriak adostu ziren: ordu extrarik ez egitea eta errelebo edo eta opor egunen aldaketak ez onartzea. Orduztik, hartu-eman gehiago izan dira bi aldeen artean baino oraindik Zuzendaritzaren eskaintza ...

Read More »

M – 10 MANIFESTAZIOA

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordetik adierazten dugu datorren ostiralean, MAIATZAK 10, goizeko 10:00etatik 12:00etara CAFeko langileok bi orduko lanuztea egingo dugula eta tarte horretan enpresako Sarrera Nagusitik (Amiantoaren eskulturan) abiatuta MANIFESTAZIOA burutuko dugula Beasaingo kaleetan zehar AMIANTOAK HIL EGITEN DU! lelopean. Manifestazioa CAFeko sarrera nagusi ondoan (amiantoaren eskulturaren aurrealdean) amituko dugu bertan trengintza sektorean lan egiten dugun ...

Read More »

Apirilaren 30an ordubeteko lanuztea amiantoraren ondorioz hildako bi lankide ohiren heriotza salatzeko

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko langile erretiratuak ziren bi lankideren I.S.E eta A.S.H.en heriotzaren aurrean, ondorengoa adierazi nahi dugu: APIRILAK 30 asteartea, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan (amiantoarenean) omenaldia eta kontzentrazioa burutuko dugu.Beasaingo lantegian dagoeneko 37 langile dira , beraien lanpostuetan amiantoa arnastearen ondorioz hildakoak eta heriotza amiantoa lanpostuetan ...

Read More »

Ez da JUSTIZIA

Enpresa Batzordearen oharra Espainiako Audientzia Nazionalak, Altsasuko 8 gazteren kontrako zigorrak berretsi ditu. Injustizia honen aurrean Altsasun manifestazio berri bat antolatu da datorren martxoaren 24rako. CAFeko Enpresa Batzordeak, bat egiten du deialdi honekin eta bide batez dei egiten die langile guztiei bertan parte hartzera.

Read More »

Heteropatriarkatu kapitalistari PLANTO!

Enpresa Batzordeak bat egiten du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8aren harira egiten duen irakurketarekin eta egun horretarako deitu duen greba feministan parte hartzeko deia luzatzen diegu CAFeko emakumezko guztiei ere.

Read More »

adOStASUNARI esan baietz!

BEASAIN ETA IRUNGO ENPRESA BATZORDEEN OHARRA Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeek gehiengo zabal batekin (UGT ez beste guztiak) bat egiten dute GURASOS eta HITZARTU ekimenek sustatzen dituzten hiru puntuekin eta bide batez langile guztiei dei egiten diete datorren otsailaren 23an GuraSOSek “Esan Baietz ADOSTASUNARI” lelopean deitu duen manifestazioan parte hartzera. Honekin batera langile guztiak gonbidatzen ditugu banaka, familian edo lagunartean ...

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

OLPren eskertza gutuna CAFeko langileoi Enpresa Batzordeak, LAB eta ESKaren gehiengoz, Komiteari zuzendutako gutun hau publiko egiten dugu. Enpresa batzordeak CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo esleipenean parte ez hartzea eskatu izanak, oihartzun handia izan du. Agian jaso dugun mezu esanguratsuena Palestinako OLPak bidalitako eskutitza da. Bertan CAFeko langileok egindako keinua eskertzen dute espresuki.

Read More »

Etika, legezkotasuna eta ondorio komertzialak

Ez dugu nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan parte hartu beharrik Israelgo gobernuak Jerusalemerako planteatu duen tranbia proiektuak nazioartean polemika handia piztu du. Proiektua legez kontrakoa da; bai trazatuagatik, bai diskriminatzailea delako, Palestinako lurretan “kolonoek” modu esklusiboan erabiltzeko izango baita. Gure ustez, munduko edozein hiritako eta, noski, Jerusalmengo edozein tranbia-proiektuk nazioarteko legezkotasuna eta giza eskubideak errespetatu beharko lituzke. NBEko segurtasun-batzordeak, osoko ...

Read More »

Orain Presoak!

Urtarrilaren 12an CAFeko langileok ere Bilbo eta Baionara CAFeko Enpresa Batzordeak aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK) urtarrilaren 12an arratsaldeko 17:00etan Bilbon eta Baionan “Orain Presoak” gizarte ekimenak antolaturik burutuko diren manifestazioekin bat egiten du. Zentzu berean, Presoen Aldeko CAFeko Lankideak taldeak ere dei berezi bat egiten die CAFeko langile guztiei aipatutako bi manifestazio hauetan parte hartzeko. Enpresa Batzordearen ...

Read More »

Ekainak 10 Gizakatea: eman eskua etorkizunari

Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) Gure Esku Dagok antolatutako ekimenari atxikimendua adierazi eta  CAFeko langileak gonbidatu nahi ditugu ekainaren 10erako antolatuta dauden ekitaldietan parte hartzera.  Ekainaren 10ean, hitzordu garrantzitsua dugu Euskal Herrian. GURE ESKU DAGO plataformak erabakitzeko eskubidearen aldeko beste ekimen bat egingo du. Egun horretan, eta hainbat arrazoi dela eta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean ...

Read More »