Home / dokumentuak / CAF hitzarmena (page 2)

CAF hitzarmena

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

ORDU ESTREN INGURUKO ERREGULAZIOA

 

Langile Batzarrean ordu estrak ez egiteko onartu ondoren, honako erregulazioa adosten da:

  • Ez da lanalditik kanpo inongo lan ordurik egingo, ez diruz ordaindutako orduak ez eta denbora librean ordaindutakoak. (ordu estrak).
  • Enpresako mando eta enkargatuei, gutun baten bidez, batzarren kontrako jarrerarik ez agertzeko helaraziko zaie. Ondorioz, ordu estrak egiteko eskaera ez dezatela proposatu eskatzen zaie.
  • Enpresa Batzordean ordu estrak egin direla baieztatzen bada, ohar bat publikatuko da zenbat pertsona, zein sekzioetan eta zenbat ordu egin diren azalduz.
  • Mando eta titulatuen kasuan, honen inguruko informazioa egongo balitz berdin egingo da oharra publikatuz.
  • Ordu estrak egin dituzten langileei gutun bat helaraziko zaie beraien jarrera salatuz. Bertan egoera hau ez errepikatzeko eskatuko zaie eta lehen bai lehen egindako orduak gozatzeko eskatuz.
  • Enpresa batzordean baieztatuko balitz larunbatetan ordu estrak egiten direla, enpresa batzordeko zenbait kide etorriko dira egun horietan batzarrean adostutakoaz informatzeko.
  • H13 orduak errekuperatzeko aukera mantentzen da.
  • Mantenimenduko sekzioan ordu estrak larrialdiko egoeratan egingo dira, soilik.
  • Fabrikatik kanpo dabilen langileek egindako orduak fabrikara bueltatzerakoan gozatuko dituzte.

 

Read More »

BIMeko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA

Pasa den  asteartean urtarrilak 24ean, BIMeko batzordea bildu zen enpresak Urtarrilaren 18an egin zuen  ‘’eskaintzari‘’ erantzun bat emateko, BIMeko batzarraren gehiengoaz (LAB,ELA,CCOO,UGT) eta ESKren abstentzioarekin zuzendaritzari honako proposamen hau aurkezten dio.

 

CAFeko enpresa zuzendaritzak, berarengan ohikoa den bezala, hasieratik kolokan jarri nahi du enpresa itunaren negoziazioa.

Kasu honetan aukeratu duen elementua hitzarmen probintziala izan da. Aurten bi negoziazioek bat egiten dute (hitzarmen probintziala eta enpresa ituna) eta metaleko langileok 2010eko negoziazioan eman genuen erantzuna ikusirik, zuzendaritzak bere bidea libre ikusi nahi du eta  probintzialarengatik inongo grebarik ez egiteko baldintza jarri du akordio bat lortu ahal izateko.

Read More »

BIM-eko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA

Enpresak bildu gaitu  bere lehen eskaintza aurkezteko  asteazkenaren 18an (ohar honi gehitzen diogu). BIMeko komiteak aho batez proposamen hau baztertzen du, enpresak baldintzatzen duelako gure hitzarmena  Metalaren probintzia mailako defendatzea hitzarmenaren negoziazioaren ondorioz jardueraren galera eragingo duen ekintzak ez egitea (grebak).   Datorren astearteak 24, komitea bilduko  da haurrera nola segi adosteko.

Read More »

KOMITEAREN PLATAFORMA

Pasa den astean, Enpresako Zuzendaritzari helarazi genion hitzarmena negoziatzeko prestatu dugun plataforma. Atzo aurreneko bilera burutu genuen zuzendaritzarekin, gure asmoa plataforma aurkeztu eta bertan agertzen diren puntuen defentsa egitea zen.

Bilera hasi bezain pronto zuzendaritzak gure argudioak entzuteko asmorik ez zuela esan zigun. Gure plataforma irakurrita zutela eta bertan eskatzen dena ez dela egokitzen ez urtebeteko hitzarmen bati, ezta ere bizi dugun egoerari.

Read More »

2012 URTERAKO LAB-en EMPRESA HITZARMENERAKO plataforma

 1.LURRALDE EREMUA

Enpresa Hitzarmenak Beasain, Irun eta Madrid zentroei eragingo die.

 

2.PERTSONA EREMUA

Beasain, Irun, Madrid eta orokorrean  CAF taldeko  edozein enpresako  langile bere lanak gure instalazioetan  iraunkor burutzen dituenari eragingo dio

 

3.DENBORA EREMUA

Empresa Hitzarmen hau 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31arte egongo da indarrean eta bere edukia akordio berri bat sinatu arte aplikatuko da.

Read More »