Home / dokumentuak / CAF hitzarmena

CAF hitzarmena

Enpresa Hitzarmena 2019 – 2020

Enpresa Batzorde eta Zuzendaritzaren arteko lehen proposamen trukatzeen ondoren, azken asteotan negoziaketek beste abiadura bat hartu dute. Honekin batera, negoziaketa bera ere gogortzen ari da eta maiatzaren 23ko langile batzarrean lehen presio neurriak adostu ziren: ordu extrarik ez egitea eta errelebo edo eta opor egunen aldaketak ez onartzea. Orduztik, hartu-eman gehiago izan dira bi aldeen artean baino oraindik Zuzendaritzaren eskaintza ...

Read More »

Ba al du CAFeko Zuzendaritzak hitzarmenaren inguruan akordiorik adosteko asmorik?

Pasa den martxoaren 19an zuzendaritzak emandako eskaintzak inongo hobekuntza nabarmenik ez planteatzeaz gain, arrazoizko denbora epe batean akordio batera iristeko borondate falta erakutsi zuen.

Ez hori bakarrik, egungo zein etorkizuneko egoerak aztertzeko sail ezberdinetako arduradunen eta Komitearen artean egin beharreko bilerak ere ukatu zituzten. Hasiera batean eurak izan ziren negoziaketetarako estilo berri baten aitzakian, bilera tekniko hauek proposatu zituztenak. Bilera hauek guk eskatu ditugunean ordea, erantzuna ezezkoa izan da.

Bizi dugun egungo egoeran, gutxienez bi urtetarako CAFen oreka soziala mantentzeko akordio azkar bat lortzea bada helburua, zentzu horretan bideratutako gutxiengo edukiak jaso beharko lituzke zuzendaritzaren proposamenak.

Read More »

hitzarmenako emaitzak

ZORIONAK DENOI!!! Hemen dituzue gaur burutu ditugun batzarren emaitzak. BEASAIN IRUN MADRID DENERA BAI 939 183 5 1127 EZ 336 6 82 424 ZURIAK 87 0 9 96 NULOAK 4 0 0 4 DENETARA 1366 189 96 1651   LANA BANATU, ABERASTASUNA BANATU!!!  

Read More »

ENPRESAREN AZKEN ESKAINTZA

ENPRESAREN-AZKEN-ESKAINTZA

 

LABetik atzo enpresarekin lortutako aurre-akordioaren  lehen 

balorazioa egin nahi dugu.

IRAUPENA

  • 2012-2013 2 urtetarako hitzarmena eta beste 2 urtetako ultraaktibitatea.

ENPLEGUA

  • Gaur egun Beasainen eta Irunen daukagun plantilla mantentzen da eta ez dira kontratuak etengo hitzarmen bijentzia honetan.
  • 10 ebentualentzat 6 hilabeteko prorroga beraien kontratuetan eta zuzendaritzan borondatea fijo gera daitezen.

LANALDIA

  • Soldatak murriztu gabe, langile zein enplegatu guzientzat 35 orduak lortzen dira. Lanaldi jaitsiera lan egutegietan jasoko da. 2014tik aurrera gure lanaldia 1.592,5 ordukoa izaten jarraituko du eta langile gehiago kontratatzen denean, soilik orduan, lanaldia igotzeaz hitz egin ahal izango da, eta betiere komitearen adostasunarekin.

    Read More »

GOAZEN DENOK HITZARMENA LORTZERA

BIMeko Enpresa Batzordeek, erabateko adostasunez, bihar batzarretan bozkatuko diren lanuzte eta mobilizazio egutegi bat adostu dugu. LABen iritziz, langile guztiok mobilizazio hauekin bat egitea oso garrantzitsua da:

Hilabete asko, agian gehiegi, pasa dira Hitzarmeneko negoziazioan aurrerapausoak eman gabe. Negoziazio bat, hainbat elementuk baldintzatu dutena (krisi egoera orokorra, CAFen lan kargen inguruan aurreikusten den egoera, aurre-erretiro planteamenduak, Lan Erreforma, Rajoyren ostiralak, …).

Testuinguru nahasi honetan, baldintza hauei aurre eginez, beharrezkoa dugu hitzarmena bideratzea, behingoz.

Hau guztiagatik, Enpresa Batzordeek lanuzte plan sendo bat aurkeztea erabaki dugu, enpresako zuzendaritza mugiarazi dezan.

Ez da gure helburua ahalik eta paro gehien egitea, nahiko genuke lanuzte egutegi osoa burutu behar ez izatea. Baina era berean uste dugu, enpresak gure eskaerak usteltzeko duen asmoa geldiarazteko soilik mobilizazio sendo batekin, lanuzte garrantzitsuekin, lortu dezakegula.

Read More »

Enpresaren neurriak

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA Enpresako Zuzendaritzak ez du denbora asko itxaron langileok batzarrean hartu ditugun erabakiei erantzuteko. Zuzendaritzak korreo bat bidali die fabrikako arduradun guztiei hartu dituzten erabakien berri emateko. Ondoren datorrena enpresak bidalitako testua da, eta noski berain barne komunikazioetan, ohitura denez, gaztelera hutsean dago: Enpresa Batzordetik ere, adostu genuen moduan, CAFeko arduradunei korreo hau bidali diegu: Otsailak 23an, Beasain, ...

Read More »

2012-02-23 Asanblea Interbentzioa

4 bilera egin ondoren eta Enpresak proposamen seriorik egin gabe, gure hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago. Zuzendaritzak CAFerako hitzarmena negoziatzeko biltzea nahi du, orain arte gure hitzarmenaren oinarrietako bat izan dena baztertuta: probintziako hitzarmena. Zuzendaritzaren helburua  grebarako gure eskubideari uko egitea da; bestela enpresa ituna negoziatzera ez dela eseriko dio.

Argi esanda: CAFeko Zuzendaritzak,  ADEGI, CONFEBASK edo CEOEko patronalaren interesekin bat eginda metal arloko gainerako langileekin ditugun loturak behin betikoz hautsi eta aldendu nahi ditu.  

Egunero ikus dezakegu hori.  Madrildik, Euskadiko patronaletatik eta CAFeko zuzendaritzatik, langileen antolaketarako eta borrokarako indarra suntsitu nahi dute enpresetan oinarrizkoenak diren lan-baldintzen negoziazioa ezarrita eta probintzia mailako hitzarmenaren moduko akordioei balioa kenduta. Ahal duenak ahal duena negoziatzeko aukera sortu nahi dute enpresetarako inolako mugarik gabe; baina, hori bai, beheranzko joerarekin negoziatzeko inolako mugarik gabe.

Enpresa txiki eta ertainetako langileak eskuduntzarik eta gutxieneko duin batzuk bermatuko dizkien indar sindikalik gabeko probintziako hitzarmena baino ez dute izango; enpresa handiek, aldiz, enpresaren egoeraren eta haietako batzordeen eta sindikatuen gaitasunaren arabera, soldata-erregimena ez aplikatzea eta beste edozein eskubide murriztea hitzartu ahal izango dituzte. Ahal duenak zerbait lor dezala; gainerakoek, sufritu egin beharko dute.

Read More »

Batzarreko emaitzak 2012-02-23

Emaitza hauen ondorioz presio neurriak onartuak izan dira eta Batzordea ahalik eta bizkorren bilduko da Enpresarekin, xantaiarekin amai dezala eta negoziazio serio bat hasi dezala eskatzeko.    BIM BEASAIN IRUN MADRID BAI 1339 1023 200 116 EZ 67 56 11 0 ZURIAK 38 36 2 0 BALIOGABEAK 11 4 0 7 DENETARA 1455 1119 213 123

Read More »