CAF prentsan

CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik

Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean. CAFek eta haren azpikontrata batek 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik gaixotu zen langile ohi baten familiari. Iaz Donostiako lan arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuak …

Read More »

CAFeko langileak astelehenean itzuliko dira lanera

Galdutako hamasei ekoizpen egunetatik hamahiru berreskuratu beharko dituzte langileek. Martxoaren 16an eten zuten jarduera CAFen Beasaingo eta Irungo plantetan. Orduz gero, bulegoetako langileek etxetik lan egin dute, eta azken asteetan ekoizpen arloko talde txiki bat aritu da lanean tren batzuk amaitzen, horien truke ezer ez kobratzeko arriskua zegoelako. CAFeko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera bat egin dute gaur goizean, eta …

Read More »

Amiantoaren ezkutuko biktimak aitortzeko eskatu dute CAFeko langileek

Amiantoaren ondorioz 50 langile hil dira CAF enpresan azken urteetan, baina gehiago direla diote, esaterako zaintza lan aitortu gabea egiten zutenak: “Amiantoak emakumezko aurpegia ere badu”, azaldu dute prentsaurean. Hainbat puntutako manifestua plazaratu dute erakunde eta administrazioei eskaera zehatzak eginez. Ostiral goizean prentsaurrean bildu dira Beasainen CAFeko enpresa batzordea eta langile ugari, baita amiantoaren ondorioz hil direnen senideak ere. Amiantoak …

Read More »

Epaitegi batek ebatzi du emakume bat senarraren arropa garbitzean arnastu zuen amiantoak gaixotuta hil zela

CAFen lan egiten zuen Vicenta Burgueteren senarrak. Epaitegiek Euskal Herrian halako kasu bat aitortzen duten lehen aldia dela azpimarratu du Asviamiek. Halako beste bi kasu badirela ohartarazi du CAFeko langile batzordeak. Vicenta Burguete 2017ko martxoan hil zen, eta amiantoa arnasteak eragindako gaixotasun baten ondorioz izan zela ebatzi du epaitegi batek. Burguete urteetan jardun zen Beasaingo CAFen lan egiten zuen senarraren …

Read More »

CAF-EK ERRESUMA BATUKO BIRMINGHAM HIRIRAKO TRANBIA BERRIAK HORNITZEKO LIZITAZIOA IRABAZI DU

Erresuma Batuko West Midlands eremuko garraioaren eta garapen ekonomikoaren kudeaketaz arduratzen den West Midlands Combined Authority (WMCA) erakundeak CAF hautatu du 21 tranbia hornitzeko eta kopuru hori beste 29 unitaterekin handitzeko aukera jasotzen du akordioak. Lehen Urbos unitateak 2021. urtearen amaierarako entregatzea aurrez ikusi dute. Era berean, kontratuak euskarri teknikoko eta ordezkoen hornikuntzako zerbitzuak jasotzen ditu 30 urtez. Proiektuaren guztizko …

Read More »

CAF TALDEAK ETA SAPHIR ERAIKUNTZA ENPRESAK OSATUTAKO KONTSORZIOARI ESLEITU DIOTE JERUSALMENGO TRANBIAREN PROIEKTUA

Proiektua PPP modalitatearen (proiektu publiko-pribatua) baitan garatuko dute eta bideko 27 kilometro berri, 53 geltoki berri eta depositu batzuk eraikitzea jasotzen du. Gaur egungo Linea Gorria izenekoa 6,8 kilometrotan luzatzea zein Linea Berde berria, 20,6 kilometroko ibilbidea izango duena, eraikitzea ekarriko dute lan horiek. Gainera, kontratuak Linea Berde berrirako 114 Urbos tranbia berri diseinatzea eta hornitzea eta Linea Gorria izenekoan …

Read More »