CAF prentsan

ALSTOMEK CORADIA POLYVALENT PLATAFORMA, REICHSHOFFENEKO LANTEGIA ETA TALENT 3 PLATAFORMA CAFI TRANSFERITUKO DIZKIO

Europako Batzordearekiko konpromisoa Bombardier Transportation enpresa erostearekin lotuta Alstom enpresak gaur jakinarazi du bere Coradia Polyvalent plataforma, Frantziako Reichshoffen udalerrian duen produkzio?lantegia eta TALENT3 plataforma (gaur egun Alemaniako Hennigsdorfen garatzen dutena) CAFi saltzea.   Negozio horien desinbertsioa egitea zen, hain zuzen ere, Europako Batzordeak Alstom/Bombardierren arteko transakzioa baimentzeko ezarritako baldintzetako bat.  CAF gustura dago transakzio honekin. Horri esker, aipatutako tokietako gaitasunez eta …

Read More »

«Hau ez da amaitu: CAFen aitortza falta da»

CAF enpresako soldatzailea zen Celestino Tolosa, eta lanean arnastutako amiantoaren eraginez hil zen. ‘Hauts’ izeneko dokumentala estreinatu dute, Tolosaren eta kaltetu gehiagoren testigantzak oinarri dituena. Hautsa da amiantoa, eta hark hauts bihurtuak bizitza asko. Otsanda Tolosak (Irun, Gipuzkoa, 1977) lehen pertsonan kontatu eta harrotu ditu hauts denak. Ekhiotz Mantzisidorrek, Omar Granak eta Iñaki Fernandezek Hauts dokumentalean jaso dituzte Otsandaren aita Celestino Tolosak …

Read More »

SOLARIS-EK EUROPAKO MUGIKORTASUN ELEKTRIKOAREN SEGMENTUAN BERE POSIZIOA SENDOTU DU DANIMARKAN, ITALIAN ETA ESPAINIAN KONTRATU BERRIAK LORTUTA

CAF Taldeak Europan autobus elektrikoak hornitzeko beste hiru kontratu lortu ditu. Zehatzago esanda, 24 metroko 14 unitate hornituko ditu Danimarkako Aalborg hirirako, 30 unitate elektriko Italiako Genova hirirako, eta 24 unitate Bartzelonarako. Kontratu horien batura, gutxi gorabehera, 45 milioi eurokoa da.  Solarisek 14 autobus elektriko biartikulatu emango dizkio Danimarkako Tide Bus operadoreari. Solarisi esleitu diote Danimarkako Tide Bus operadorearentzat herrialde …

Read More »

CAF-EK IRABAZI DU LISBOA HIRIRAKO TRANBIA BERRIAK HORNITZEKO LIZITAZIOA

Companhia Carris de Ferro de Lisboa, E. M., SA (CARRIS) enpresak, Lisboa hirian gainazaleko hiriko garraio publikoaz arduratzen denak, CAF aukeratu du 15 Urbos tranbia hornitzeko. Gainera, kontratuak unitateak 5 urtez mantentzeko zerbitzuak biltzen ditu. Proiektuaren guztizko bolumena 43 milioi euro baino gehiagokoa da. Tranbia berriak Tajo ibaiaren bokalearekiko paralelo dagoen Carreira 15 (15. linea) linean operatzeko izango dira eta …

Read More »

RER B lineako tren berrien kontratua, behin betiko martxan

RATP, SNCF eta Ile-de-France Mobilités-ek egindako prentsa-oharrean berresten da Pariseko RER B aldirietako linearako trenen hornikuntza-proiektua martxan jarriko dela, aldi berean RATPek eta SNCFek operatuta. Proiektu honetarako beharrezko inbertsioaren bolumena, gutxi gorabehera, 2.500 milioi eurokoa da. Joan den urtarrilean, RATPek iragarri zuen CAF eta Bombardierren arteko kontsortzioa aukeratu zuela linea horretarako aldirietako 146 tren hornitzeko esleipendun gisa, beste 34 unitate …

Read More »

AB TRANSITIOk CAFi ESLEITU DIO SUEDIAKO HAINBAT ESKUALDETAN ZERBITZUA ESKAINIKO DUTEN UNITATEEN HORNIKUNTZA

AB Transitio enpresak CAFi esleitu dio eskualdeko trenen hornikuntza Suediako enpresa publikoak eskualdeko trenak erosteko 2014an sinatu zuen esparru-akordioa oinarritzat hartuta. Oinarri-kontratuak 4 kotxeko 20 EMUren (unitate elektrikoak), 3 kotxeko 8 BMUren (biodiesela-elektrikoa) eta power car baten fabrikazioa jasotzen du. Gainera, unitate kopurua beste 19 EMU eta 7 BMUtan handi ditzakeen aukera osagarriak ere biltzen ditu kontratuak. Oinarri-kontratuaren bolumena 250 …

Read More »

CAF TALDEAK 50 HIDROGENO BIDEZKO AUTOBUSAK HORNITUKO DITU AUSTRIARAKO ETA HERBEHEREETARAKO

Solarisek, CAF Taldearen filialak, esparru-akordioa sinatu du Austriako errepideetan zerbitzua emango duten 182 autobus arte modu esklusiboan hornitzeko. Zehatzago esanda, Österreichische Postbus AG operadorea izan da 2021-2023 aldian hidrogeno bidezko 40 autobus eta diesel motako 142 ibilgailu arte emateko hornitzaile potentzial gisa Solaris aukeratu duena. Österreichische Postbus AGk, eskualdeko autobus-zerbitzuei dagokienez Austrian liderra eta operadore nagusia denak, bere eskarian, alde …

Read More »

EUSKOTRENEK CAF AUKERATU DU 4 TREN BERRI HORNITZEKO

Kontratuaren zenbatekoa 32 milioi euro ingurukoa da eta bi urteko egikaritze-epea du. Unitate bakoitza lau kotxez egongo da osatuta eta 950 Serieko unitateen antzeko ezaugarriak izango dituzte. Unitate horiek aurretik CAFek hornitu zituen eta egun Euskotrenek kudeatutako lineatan daude zirkulazioan. Jatorrizko albistea: https://www.caf.net/eu/sala-prensa/nota-prensa-detalle.php?e=325

Read More »

CAF TALDEAK, SOLARIS FILIALAREN BIDEZ, BESTE 100 AUTOBUS ELEKTRIKO HORNITUKO DIZKIO MILANI

Milan hiriko ATM operadoreak Solarisi beste 100 autobus elektriko eskatzea erabaki du bi enpresa horiek joan den urtearen erdialdean sinatu zuten esparru-kontratuaren baitan. Kontratu haren baitan, duela gutxi entregatu dute 40 autobus elektrikoren lehen lotea. Kontratuak ezarritako baldintzen arabera, CAF Taldeko filialak 12 metroko 100 Urbino autobus elektriko berri entregatuko dizkio Italiako modaren hiriburuari 2021eko lehen seihilekoan. Milango operadorearekin sinatutako …

Read More »

EUROPAK CAF-EK ZUZENDUTAKO KONTSORTZIOA HAUTATU DU HIDROGENO BIDEZKO TRENAREN PROTOTIPO BAT GARATZEKO

Hidrogenoaren eta erregai-pilen garapena bultzatzeaz arduratuko den Europako Batzordearen agentziak, FCH JUk, FCH2RAIL proposamena aukeratu du 10 milioi euroko balioa duen EBren diru-laguntzarako akordioaren negoziazioak abiarazteko. FCH2RAIL proiektua CAFek zuzenduko du teknikoki eta hidrogeno bidez propultsatutako tren-prototipoa garatzea ahalbidetuko du. Horretarako, H2020 programaren bidez Europako funtsek emandako finantzaketa handia jasoko du. Proiektuak, bere fase ugarietan, prototipo berritzaile baten diseinua eta …

Read More »