Home / Berdintasuna

Berdintasuna

Lantokietan ere autodefentsa feminista Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu

Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, istorio berdinak, egoera berdinak, behin eta berriz errepikatzen den emakumeenganako* indarkeria eta jazarpena, espazio eta modu anitzetan. Be-girada morboso eta mingarriak, botere harreman ikusezi-nak, soldata arrakala, baimen gabeko ukituak, korrespon-sabilitate eta kontziliazio neurri faltsuak, emakumeen* inguruko txisteak, paternalismoa, bortxaketak, prekarie-tatea, lan baldintza penagarriak, inposatutako zaintza ...

Read More »

Sexu askatasunaren mugimenduak ekainaren 28rako deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du LABek

Badira urteak ekainak 28a LABen agendan markaturik dagoela, eta askatasun sexualarekin konprometitu eta honen aldeko neurriak bultzatzen aitzindaria izan da ere. Balore heterosexistetan oinarritzen den jendarte kapitalista eta patriarkalean bizi gara eta lantokiak horren isla dira. Modu ezberdinetan derrigorrezko heterosexualitatea inposatzen zaigu: behin eta berriz gure identitateak estereotipatuz, gure bizitza sexualak kuestionatuz, isekak eta umiliazioak jasoz… Langile guztiok eskubide guztiak ...

Read More »

Aukera-berdintasunerako 4. plana CAFn, baina berdintasunak ez du aurrera egiten.

Hamar urtetik gora dira lege-errekerimenduei erantzunez CAFn aukeraberdintasunerako lehen plana lantzen hasi ginela, eta gaur egun 4. plana lantzen ari gara. Jarrera autokonplazentziazko batetik, pentsa genezake arlo horretan erakunde edo udal asko baino hobeto gaudela, horietan oraindik 1. planarekin baitaude. Alabaina, Zuzendaritzak erakutsi nahi duen aurrerapen-irudi horrez haratago, LABen iritziz hasierako arazoetan geldirik gaude. Hasiera haiek Aipatu dugun moduan, 2008. ...

Read More »

Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian

Apirilaren 26an mobilizatuko gara, ostiralarekin, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Emakumeek* lanean zein maila sozialean pairatzen duten berdintasunik eza ikusgarri egitea dugu lehentasun, baita honen ondorioz emakumeek* eurek pairatzen dituzten osasun ondorioak jakitera ematea ere. Apirilaren 28an, langileen lan osasuna urtez urte okerrera egiten ari dela salatuko dugu. 2018. urtean, Hego Euskal Herrian, 105.127 lan istripu gertatu ziren, egunero 288; horietatik ...

Read More »

Biolentzia matxistaren aurka feminismo gehiago!

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara ...

Read More »

2015-2017 Berdintasun Plana eskuragarri

Dagoeneko ikusgai dago 2015-2017 Berdintasun Plana ondorengo estekan: http://www.labcaf.eus/berdintasun-plana/ Hemendik aurrera 2018-2020 Berdintasun Planaren lanketari ekin diogu Berdintasun Batzordean. Honi begira bi arlori eman nahi diogu garrantzi bereziaLABetik: Lantokietan diskriminazioaren eta jazarpen homofoboaren aurkako protokoloa sortzeari. Horretarako LAB Sindikatuak dagoeneko sortua duena hartuko da oinarri gisa eta CAFeko errealitatera egokituko da.   Emakumezkoen presentzia areagotzea produkzio postuetan. Horretarako gaur egun ematen ari ...

Read More »

Biolentzia matxistaren aurka urrats feminista

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara ...

Read More »

CAFeko III. BERDINTASUN PLANA

Azken hilabeteotan Berdintasun Batzordea (GG.BBtako eta sindikatuetako ordezkariez osatua) III. Berdintasun Planaren osaketan ari da. Horretarako Enpresak 2014 urteari dagokion gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren inguruko diagnositik abiatuta, berdintasun plan berriaren zirriborroa aurkeztu zigun gainerako eragileoi. LABetik garrantzi handia eman genion bere garaian, Hitzarmenean Berdintasunari buruz jasotzen zenaz haratago, CAFen bertan Berdintasun Plan propio bat izateari eta beraz aktiboki ...

Read More »