Home / berdintasuna (page 3)

berdintasuna

KARTA SOZIALA FEMINISMOTIK ERAIKITZEN

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eraldaketa sozioekonomikorako tresna bat da; aliantza sozio-sindikal herritar zabal batetik abiatuta, Hego Euskal Herriko erakundeei interpelatu eta exijitu egiten die erabakiak har ditzaten, egungo desberdintasun sozial egoera konpontzearren. Hainbat antolakunde, mugimendu sozial eta sindikatutako feminista ugarik hartu dugu parte prozesu honetan, eta adierazi dugu Kartaren ardatz nagusietako bat feminismoa izan beharko dela emakume eta gizonen ...

Read More »

EMAKUMEON POBRETZEARI AURRE EGIN!!

Espainiar eta Frantziar estatuek, zein Gasteiz eta Iruñeko gobernuek, herria pobretzearen aldeko hautu politikoa egin dute. Horretarako krisiaz baliatu, eta ezarritako neurri, erreforma zein murrizketa guztiak bide beretik joan dira; gehiago dutenek gehiago izan dezaten, eta gutxiago dutenek aldiz, gero eta gutxiago.

Jada ez du inork zalantzan jartzen euskal herritarron gehiengoa gero eta pobreagoa garela.

Read More »

BERDINTASUN PLANA, BATZORDEAREN BALORAZIOA

CAFerako berdintasun plana (legez beharrezkoa) diseinatzeko lehen aldiz 2009. urtean bildu ginen Batzordea eta Zuzendaritza.

Gai berria zen guretzat, eta ez genuen hura berme osoz diseinatzeko beharrezko esperientziarik. Plan horrek egoeraren inguruko diagnostikoa egin ostean hartutako neurrien multzo ordenatua zehaztu behar du. Horren helburua enpresan gizon eta emakumeen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzea eta sexuak eragindako bereizkeria desagerraraztea da.

Zehaztutako helburuak erdietsi ahal izateko, berdintasun planek, besteak beste, hauek bil ditzakete: enplegura sartzeko gaiak, sailkapen profesionala, promozioa eta prestakuntza, ordainsariak, laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea, eta sexu jazarpena eta sexuaren ondoriozko jazarpena prebenitzea.

Berdintasuneko plana diseinatzeko lehen urratsa diagnostikoa prestatzea izaten da; horixe da, hain zuzen ere, neurri onak diseinatu eta gero ezarri ahal izateko oinarria. Horretarako, Batzordeko kideok berdintasun arloan esperientzia zuen teknikari bat kontratatzeko Enpresa konbentzitzen saiatu ginen. Enpresak horri uko egin zion; hori dela eta, kontratazioa Batzordean egin behar izan genuen diagnostikoa egiteko fasean aholkularitza eskain ziezagun.

Read More »

BERDINTASUN PLANA

“ENPRESAK PLANAREN BIDEA AGORTU NAHI DU”

CAFeko BERDINTASUN PLANeko neurriak lantzen eta martxan jartzen buru-belarri ari garen honetan, azken bileretan jabetu gara enpresak ez duela asmorik berdintasuna eta kontziliazioa erabat ahalbidetuko dituzten neurriak hartzeko.

Punturik garrantzitsuenetako bat, eta langileen artean oihartzun handien dutenetako bat KONTZILIAZIOA da. Eta, izan ere, enpresa-itunean adostutako testuak honela dio:

“Laneko bizitza eta familia bizitza bateratzeari dagokionez, ordutegi malgutasunaren eta aplikagarriak diren beste neurrien ildotik, erregulazio elementuak proposatuko zaizkio Berdintasun Batzordeari, gero eztabaidatzeko”.

Hitzarmena sinatuz geroztik, batzordeak hainbat alternatiba eta neurri proposatu dizkio enpresari eztabaidarako, eta guztietan hauxe izan da enpresaren erantzuna:

“Ez dugu eztabaidatuko itunean proposatu eta atzera bota ziren proposamenei buruz”.

“Irudimen handiagoko neurriak proposatu beharko dituzue”.

Read More »

Berdintasun legea

Berdintasun legearen ondorioz, 250 langile baino gehiago dituzten enpresek behartuta daude Berdintasunerako Plan bat aurrera eramatera. CAFen Plan hau aurrera eramateko Komisio bat sortu genuen Enpresa Batzordean 2008 urtean.

Ordutik hona diagnostikoaren fasea burutu dugu. Gai honekin noiz hasi ginen ikusita pentsatu dezakegu denbora gehiegi pasa dela, baina CAF Beasaingo lan zentroaren dimentsioa, langile kopurua eta departamentu ezberdinen errealitate anitzak kontuan harturik, denbora guzti hau beharrezkoa izan da gai garrantzitsu honetan sakontzeko eta behar diren datu eta ondorio guztiak ateratzeko.

Esan dugun moduan diagnostiko fasea bukatzear dago. Enpresa eta Komitearen diagnostikoaren txostena finkaturik dago eta orain tarte bat ireki nahi dugu langile guztiekin konpartitzeko eta behar diren ekarpen guztiak jasotzeko.

Read More »