Home / berdintasuna (page 2)

berdintasuna

2015-2017 Berdintasun Plana eskuragarri

Dagoeneko ikusgai dago 2015-2017 Berdintasun Plana ondorengo estekan: http://www.labcaf.eus/berdintasun-plana/ Hemendik aurrera 2018-2020 Berdintasun Planaren lanketari ekin diogu Berdintasun Batzordean. Honi begira bi arlori eman nahi diogu garrantzi bereziaLABetik: Lantokietan diskriminazioaren eta jazarpen homofoboaren aurkako protokoloa sortzeari. Horretarako LAB Sindikatuak dagoeneko sortua duena hartuko da oinarri gisa eta CAFeko errealitatera egokituko da.   Emakumezkoen presentzia areagotzea produkzio postuetan. Horretarako gaur egun ematen ari ...

Read More »

III. BERDINTASUN PLANA

Ia bi urteko atzerapenarekin, berdintasun-plan berri bat onartzekotan gaude. Autokritika eginez, aitortu behar dugu hainbat arrazoik atzerarazi dutela aipatu plana onartzea: Berdintasun Batzordeko kideen artean izandako aldaketek (bai ordezkarion aldetik, bai enpresaren aldetik), enpresak zirriborro bat prestatzen izan duen atzerapenak, alde sozialetik eman zaion jarraipen eskasa, eta abar. Atzerapenaz haratago, eta planaren iraunaldia 2015etik 2017ra bitartekoa bada ere, LABk oso ...

Read More »

Biolentzia matxistaren aurka urrats feminista

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara ...

Read More »

CAFeko III. BERDINTASUN PLANA

Azken hilabeteotan Berdintasun Batzordea (GG.BBtako eta sindikatuetako ordezkariez osatua) III. Berdintasun Planaren osaketan ari da. Horretarako Enpresak 2014 urteari dagokion gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren inguruko diagnositik abiatuta, berdintasun plan berriaren zirriborroa aurkeztu zigun gainerako eragileoi. LABetik garrantzi handia eman genion bere garaian, Hitzarmenean Berdintasunari buruz jasotzen zenaz haratago, CAFen bertan Berdintasun Plan propio bat izateari eta beraz aktiboki ...

Read More »

11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe!

Euskal Herriko mugimendu feministak abian jarritako ekimenarekin bat egiten dugu LAB-CAF Sail Sindikaleko kideok eta zentzu honetan apirilaren 9-an Gasteizen antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. (klikatu hemen egitarau osoa ikusteko) 11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe! Gaur egun, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu bortizkeriatzat zer ulertzen dugun birplanteatzea, bere konplexutasun guztiak eta bere foma anitzak ...

Read More »

MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra

Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu. Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren ...

Read More »

Azaroak 25.Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna

Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, atzo, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna zela eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz, Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu zen LAB. Aldi berean, bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera ere  salatu genuen.

Read More »

Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea

Goizero legez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo. “A ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar batean! Zer gertatzen da jendarte honekin?” Erantzuteko aukerarik ere ez dit eman, beti bezala presaka dabil, lanera sartu aurretik gurasoen etxetik pasa behar da, izan ere adinean aurrera doaz eta baten batek eskaini beharko die arreta. Kalean behera ...

Read More »

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA GOIERRIN

Emakumeen Mundu Martxa 1995ean “Ogia eta larrosak” izeneko lehen martxa batekin hasi zen mugimendua da, ondoren Emakumeen Mundu Martxa (EMM) izena hartu zuena. Urteetan ekimen hau nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu da lanean, eta helburu nagusi gisa sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea izan du. Europa osoa zeharkatuko duen ibilbide batekin gauzatuko da IV. ...

Read More »