Home / berdintasuna

berdintasuna

AMIANTOAK EMAKUMEZKO AURPEGIA ERE BADU

Ilunpetik argira; amiantoaren aurpegi guztiak aitortu behar dira Entzun prentsaurrekoa Urte luze daramagu CAFeko langileok amiantoa sufritzen, gure lankideak nola gaixotzen diren ikusten, egoera hori guztia salatzen eta Amiantoaren ondorio larriak jendarteratzen. Denbora horretan ere, gaixoen aitortza eza, Amiantoaren ondorioak nola ezkutatzen diren eta Instituzio guztiek gaiaz nola paso egiten duten sufritu dugu. 50 lankide eta lagun hil ditu Amiantoak; ...

Read More »

Gipuzkoako LGTBI+ jendartearen kolektiboaren inguruko diagnosi-txostena

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gehitu Elkartea, Gipuzkoan bizi diren, LGTBI+ pertsonen errealitatea aztertzen duen diagnosi bat egiten aritu dira. Orain publiko egin da diagonosi hori. Azterlanak ikuspegi aniztun, feminista eta intersekzional bat izan du, eta hauek hartu ditu oinarritzat: 275 pertsonako lagin bat, zeintzuek galde-sorta elektroniko bati erantzun baitzioten; 20 elkarrizketa, Euskadiko era askotako erakundeetako profesionalei eta adituri eginak; eta ...

Read More »

Lantokietan ere autodefentsa feminista Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu

Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, istorio berdinak, egoera berdinak, behin eta berriz errepikatzen den emakumeenganako* indarkeria eta jazarpena, espazio eta modu anitzetan. Be-girada morboso eta mingarriak, botere harreman ikusezi-nak, soldata arrakala, baimen gabeko ukituak, korrespon-sabilitate eta kontziliazio neurri faltsuak, emakumeen* inguruko txisteak, paternalismoa, bortxaketak, prekarie-tatea, lan baldintza penagarriak, inposatutako zaintza ...

Read More »

Aukera-berdintasunerako 4. plana CAFn, baina berdintasunak ez du aurrera egiten.

Hamar urtetik gora dira lege-errekerimenduei erantzunez CAFn aukeraberdintasunerako lehen plana lantzen hasi ginela, eta gaur egun 4. plana lantzen ari gara. Jarrera autokonplazentziazko batetik, pentsa genezake arlo horretan erakunde edo udal asko baino hobeto gaudela, horietan oraindik 1. planarekin baitaude. Alabaina, Zuzendaritzak erakutsi nahi duen aurrerapen-irudi horrez haratago, LABen iritziz hasierako arazoetan geldirik gaude. Hasiera haiek Aipatu dugun moduan, 2008. ...

Read More »

Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian

Apirilaren 26an mobilizatuko gara, ostiralarekin, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Emakumeek* lanean zein maila sozialean pairatzen duten berdintasunik eza ikusgarri egitea dugu lehentasun, baita honen ondorioz emakumeek* eurek pairatzen dituzten osasun ondorioak jakitera ematea ere. Apirilaren 28an, langileen lan osasuna urtez urte okerrera egiten ari dela salatuko dugu. 2018. urtean, Hego Euskal Herrian, 105.127 lan istripu gertatu ziren, egunero 288; horietatik ...

Read More »

Heteropatriarkatu kapitalistari PLANTO!

Enpresa Batzordeak bat egiten du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8aren harira egiten duen irakurketarekin eta egun horretarako deitu duen greba feministan parte hartzeko deia luzatzen diegu CAFeko emakumezko guztiei ere.

Read More »

Biolentzia matxistaren aurka feminismo gehiago!

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara ...

Read More »

Lan munduan ere, aniztasun sexuala

Gaur, maiatzaren 17a, Trans-Lesbo-Homo-Bifobiaren kontrako eguna da. Horregatik, LABetik lantokietan sexu aniztasuna askatasunez bizi ahal izateko gida eta protokoloa berritzen ari gara eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan disidentzia sexu generikoko taldeak sortzen ari gara. Trans-Lesbo-Homo-Bifobiak hamaika aurpegi ditu eta toki guztietan ematen da, baita lan munduan ere: behin eta berriz estereotipoak erabiliz, bizitza sexuala etengabe kuestionatuz, iseka eginez, umiliatuz… Langile ...

Read More »

M8 Emakumeok planto

CAFeko Enpresa Batzordeko kideok Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten dugu. Emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia  zabalduko dugu EZETZ esateko, nahikoa dela, hitz jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaudela, diskurtso hutsalak ez zaizkigula jadanik balio: Hortaz, martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta ...

Read More »

Orain da momentua Berdintasun Plana garatzeko

Beasainen eta Irunen sartu diren 160 langile berrietatik 7 baino ez dira emakumeak.   Aukera-berdintasunari buruzko hitzarmeneko 18. artikuluak argi eta garbi adierazten du emakumeak enplegura sartzeko errazteko borondatea. Jasotzen duenaren arabera, emakumeen kontratazio berriak, eta hautagaien kopuruak posible egiten badu, gutxienez % 25 izan daitezke, eta halaber, ofizioko lanbideetan (hau da, tailerrean) ratioa hobetzeko borondatea erakusten du. Jakitun izanda ...

Read More »