Home / amiantoa

amiantoa

Amiantoaren aurkako topaketa trenen sektorean

2019ko maiatzaren 10an Gaur, CAF Beasain zein Irungo langileok, bi orduko lanuztea burutu dugu. Honekin batera manifestazio bana burutu ditugu Beasain eta Irungo kaleetan zehar. Manifestazio hauetan langileez gain, biktima, hauen senide, biktima elkarte, sindikatu eta alderdi politikoak zein bi eskualdeetako herritarren parte hartu dute. Amaieran, Euskal Herriko, Katalunyako zein estatu Espainiarreko trengintza sektoreko hainbat Enpresa Batzordeek adostutako ondorengo textua ...

Read More »

M – 10 MANIFESTAZIOA

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordetik adierazten dugu datorren ostiralean, MAIATZAK 10, goizeko 10:00etatik 12:00etara CAFeko langileok bi orduko lanuztea egingo dugula eta tarte horretan enpresako Sarrera Nagusitik (Amiantoaren eskulturan) abiatuta MANIFESTAZIOA burutuko dugula Beasaingo kaleetan zehar AMIANTOAK HIL EGITEN DU! lelopean. Manifestazioa CAFeko sarrera nagusi ondoan (amiantoaren eskulturaren aurrealdean) amituko dugu bertan trengintza sektorean lan egiten dugun ...

Read More »

Amiantoaren itzal luzea

2018an amiantoaren ondorioz hildako bi lankide ohiren omenaldia Gaur goizean CAFeko langileok ordubete lanuztea burutu dugu amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu eta hildako azken bi lankide ohiri omenaldia burutu eta heriotza horiek salatzeko. Omenaldian hildakoen senideek ere partu hartu dute lore eskaintza bat eginaz. Horrez gain hildako baten lankide eta lagun batzuek ere parte hartu dute abesti bat eskaini ...

Read More »

Apirilaren 30an ordubeteko lanuztea amiantoraren ondorioz hildako bi lankide ohiren heriotza salatzeko

Enpresa Batzordearen prentsa oharra Amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko langile erretiratuak ziren bi lankideren I.S.E eta A.S.H.en heriotzaren aurrean, ondorengoa adierazi nahi dugu: APIRILAK 30 asteartea, 10.00etatik 11.00etara CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan (amiantoarenean) omenaldia eta kontzentrazioa burutuko dugu.Beasaingo lantegian dagoeneko 37 langile dira , beraien lanpostuetan amiantoa arnastearen ondorioz hildakoak eta heriotza amiantoa lanpostuetan ...

Read More »

AMIANTOAK HILTZEN JARRAITZEN DU

CAFeko Prebentzio Ordezkarien oharra Jada urte asko dira Beasaingo CAFen AMIANTOAren inguruko salaketa eta GAIAREN sozializatzea hasi genuela. Urteak aurrera joan ahala gaiaren inguruan lan asko egin dugula ikusi dezakegu, bai CAFen bertan eta baita beste batzuen bidelagun izaten ere. Bai lanketak desberdinak martxan jartzen zein  borroka eta salaketa desberdinak elkarrekin aurrera eramanez. Baina AMIANTOAK bere gordintasun guztian hiltzen jarraitzen ...

Read More »

Amiantoaren biktimen nazioarteko I. topaketa

Kataluniako amiantoaren biktima elkarteak eta Colectivo Rondak antolatuta, urriaren 4, 5 eta 6an amiantoaren biktimen nazioarteko I. topaketa burutzen ari da Bartzelonan. Topaketa hau urriaren 4an hasi zen Cerdanyolako udalean, lurralde ezberdinetatik etorritako biktima guztiei egindako harrera instituzionalarekin. Cerdanyola amiantoaren “zero zona” dela esaten da. Ekitaldi hau Ripolleteko udalarekin elkarlanean antolatu dute, izan ere inguru hau amiantoaren ondorioak gogor pairatu ...

Read More »

CAF-ek 67.000 euro ordaingu beharko dizkio amiantoagatik hildako langile baten familiari

Amiantoak eragindako gaitz bategatik hil zen langilearen emazteari eta semeei 67.103,88 euroko kalteordaina ordaindu beharko die CAF S.A. enpresak. Hala ebatzi du Donostiako lan-arloko 5. epaitegiak. Fermin HG, 87 urterekin hil zen 2015eko otsailean, Mesotelioma Pleural gaitzak jota. 1952 eta 1990. urteen artean lan egin zuen CAFen, amianto zuntzen eraginpean. CAF enpresa 1986an sartu zen RERA (Amianto arriskua duten enpresen ...

Read More »

Lan Osasunaren nazioarteko eguneko protesta ekitaldiak

Gaur Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira, manifestazio bana burutu ditugu bai Beasain zein Irungo CAFen. Horrez gain Madrid eta Zaragozako CAFeko zentroetan ere protestak burutu dira. Besainen manifestazioaren ondoren amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara gure lankideak izan ziren Miguel Maria Arrese, Santos Cotelo Puente, Tomas Nazabal Mimendia eta Tomas Alcalde Garciari omenaldia egin asmoz. Urtea asi zenetik, 4 lankide hil zaizkigu amiantoarekin lan egin ...

Read More »

APIRILAK 28, LAN OSASUNAREN EGUNA

Egun markatua dugu apirilaren 28a CAFen, urteak daramatzagu ekintza desberdinak burutzen egun honen harira. Protestak, asanbladak … ekintza interesgarri eta beharrezkoak egin direla deritzogu. Azken urteetan ordea egun honen benetako helburua betetzen ote genuen galdezka genbiltzan, hau da, egun honek salaketarako ere izan behar du, garrantzirik kendu gabe asanblada eta lan osasunean hobetzeari begira egin daitekeen guztiari baina ahaztu gabe ...

Read More »

Kalte-ordaina eman behar dio CAF enpresak langile bati, amiantoagatik

Irungo CAF enpresan inolako babesik gabe amiantoarekin lan egiteagatik birikako minbizia (mesotelioma) du 60 urteko lagun batek. Donostiako Gizarte Auzitegiak ebatzi du langile ohi horri 150.000 euroko kalte-ordaina eman behar diola enpresak arrazoi horregatik. 40 urtez izan zen lanean CAFen. Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen elkarteak jakinarazi duenez, kalte-ordain hori antzerako kasuetan eman dena baino txikiagoa da, eta beste epaiketa batzuetan ...

Read More »