albisteak

Azken ostiraleko mobilizazioa

Azken ostiralero bezala, gaurkoan ere Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzearen alde mobilizatu gara CAFeko Enpresa Batzordeak deituta. Gaurkoan ordea 3. Saileko sarreran burutu dugu kontzentrazioa. Epe laburrean Sarrera Nagusiko eraikina eraisteko obrak hasiko direnez, mobilizazio hau enpresako sarrera ezberdinetan txandakatzea erabaki bait dugu Komitean. Denak etxean izan arte, Euskal Preso eta Iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Read More »

Lan erroforma honi EZ!

Gaur Beasain eta Irungo #CAF -eko langileok, Euskal Herriko langileon gehiengoak bezalaxe lan erreforma honi EZ!! ozen esan diogu. Enpresa Batzordeak (LAB, ELA eta ESKren aldeko eta CCOOen aurkako bozkekin) deituta 10:30tan hasita orduerdiko lanuzteak burutu ditugu honekin batera bi kontzentrazio burutu ditugu enpresako bi gune ezberdinetan. Langileon aurkako eraso honi aurre egingo diogu! #LanErreformaHoniEZ #HemenErabaki #burujabetzabizitzaduinerako

Read More »

Lan produktiboetarako gunea erabilgarriak

Azken asteotan ekimen ezberdinak burutzen ari gara Zuzendaritzaren azpikontratazio politika salatuz eta enplegu duinaren alde. Zentzu honetan, gaurkoan CAFeko instalazioetan dauden eta lan produktiboetarako erabili daitezkeen hainbat gune idendifikatu eta markatu ditugu. Gaur egun gune hauek hutsik, biltegi gisa edo eta azpikontratetara eramateko lanez okupatuta daude. Beste behin ere Zuzendaritzari eskatzen diogu gune hauek enplegu duina sortuko luketen lan produktiboetarako …

Read More »

Enplegu duinaren defentsan!

Urtarrilaren 27a aldarrikapen eguna bilakatu du LABek Urtarrilaren 27rako aldarrikapen eguna deitua zuen LABek lantokian >> lantokitik >> ERAGIN! lelopean. CAFen bertan ere azken aste hontan Zuzendaritzaren azpikontratazio politika salatu eta lanak kanpora ateraz enplegu duina hiltzera kondenatu nahi dutela azpimarratu dugu ekintza ezberdinen bidez. Gaur, aldarrikapen egun horrekin bat eginez, CAFen bertan produkziorako erabilgarriak izanik hutsik dauden guneak seinalatuz …

Read More »

Mugikortasun inkestaren emaitzak

Lanerako Mugikortasun Plan baten beharra agerian Abenduan zehar burututako inkestan 500 erantzunetik gora jaso genituen, beraz hasteko eskerrik asko parte hartu zenuten lankide guztioi. Benetan baliogarria zaigu zuen ohituren berri eman izana. Bestalde, jasotako emaitzetatik 4 ondorio nagusi atera ditugu: Gaur egun autoa dela garraio biderik erabiliena.Derrigorrean autoa erabiltzen duten askok garraio bidea aldatuko luketela baldin eta autobus zerbitzua ahalbidetuko …

Read More »

Azpikontratazioak enplegu duina hiltzen du

Azpikontratazioaren aurkako protesta ekintza CAFeko Zuzendaritzak aurrera daraman azpikontratazio politikak lan duina heriotzera kondenatzen du. Honen aurrean jarrera aktiboa izaten jarraituko dugu. Lan duina hil nahi dute! #azpikontratazioariSTOP #landuina #ekintzasindikala

Read More »

Agur 2021

Aurtengoan ere asko eta askotarikoak izan dira aurrera eraman ditugun ekintza, borroka eta lortutako garaipenak. Gure izateko eta ekiteko modua hori delako, datorren urtean ere zuen bidelagun izan nahi dugu. Guztion artean LAB!!

Read More »

Elkartasun postalak bidean!

Dagoeneko espetxeetara bidean dira Preso bat, postal bat! ekimenaren baitan CAFeko langileok idatzitako postalak.Asko EHan dauden arren, oraindik presoen gehiengoa Espainiako eta Frantziako kartzeletan daudela ikusi daiteke.Presoak etxera!!

Read More »

Preso bat, postal bat!

Bete ditzagun ziegak maitasunez Enpresa Batzordean Euskal Preso eta Iheslarien inguruan burutzen ari garen dinamikaren barruan abenduan ekimen berri bat jarri dugu gaur martxan: Preso bat, postal bat! Helburua euren senide eta ingurukoekin gabonak etxean pasa ezin dituzten preso bakoitzari postal bana bidaltzea da. Horretarako enpresako gune ezberdinetan banatuta Enpresa Batzordeak beste hainbeste postal jarri ditugu. Langileok posta hauetako bat …

Read More »