Home / albisteak (page 3)

albisteak

Langileok ere errauskailua gelditu!

Badago alternatiba Gipuzkoako jendartearen iritziari eta jendartearen benetako beharrei entzungor eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako errauskailuarekin aurrera egitea erabaki du, ehunka milioi guztiz kaltegarria den azpiegitura hau eraikitzeko erabiliko dituzte. Erraustegia beharrezkoa ez izateaz gain, eragin kaltegarrien iturri da, arlo ekonomikoan, herritarron osasunean eta ingurumenari dagokionean. Arlo ekonomikoan, negozio borobila egiten ari dira herritarron kontura eta langileei baldintza guztiz prekarioak ezarrita. Osasunean, kalte larriak eragiten ditu, ...

Read More »

LAB-CAFen aplikazio berria mugikorrerako

LAB-CAF sail sindikaletik tresna berri bat aurkeztera gatoz. Egunerokotasunean erabilgarria izan nahi duen herramienta. Egunerokoan sortzen diren ohiko galderak eta erantzunak, Beasain nahiz Irungo lantegietako egutegiak, hitzarmena, Sorospen Kutxako memoria online, CAFeko portaleko sarrera zuzena eta gauza gehiago gune berdinean era erraz eta erabilgarrian jasotzen dituen tresna. LAB-CAFek zure mugikorrean dohainik instalatu ahalko duzun aplikazio berri bat jarri du martxan. ...

Read More »

Amiantoaz gaixotutako lankideari elkartasuna

Irungo CAFeko lantegiak batzar orokor bat egin genuen atzo goizean, Enpresa Batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile izan den Felix Vazquezi elkartasuna adierazteko balio izan zuen, baita amiantoaren gaia salatzeko ere. Felix Vazquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen, CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu zen. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin genuen. Bestalde, gaur Donostiako ...

Read More »

M8 Emakumeok planto

CAFeko Enpresa Batzordeko kideok Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten dugu. Emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia  zabalduko dugu EZETZ esateko, nahikoa dela, hitz jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaudela, diskurtso hutsalak ez zaizkigula jadanik balio: Hortaz, martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta ...

Read More »

Hitzartu

LAB-CAFek ere bat egite du Gipuzkoan martxan jarri den HITZARTU ekimenarekin eta bide batez langile guztioi ere bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. HITZARTU gizarte-ekimen bat da, gizarte zibilak antolatutako parte-hartze prozesu bat bultzatu nahi duena eta, aniztasuna abiapuntu izanik, akordioetara iristea helburu duena, honako hiru oinarri hauen gainean: Gizarte-kohesio handiagoa lortzea. Ingurumena eta osasuna gehiago babestea. Europako politikak zorrotzago betetzea. ...

Read More »

U-13 PREST GAUDE!

CAFeko Enpresa Batzordeak aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du SAREk urtarrilaren 13an Bilbon deitutako manifestazioarekin eta hari begira egindako irakurketarekin eta ondorioz langile guztiei dei egiten die bertan parte hartzera. Elkarrekin aurrera egiteko PREST GAUDE GIZA ESKUBIDEAK l KONPONBIDEA l BAKEA Aurreko abenduaren 9an, Parisen, euskal presoek bizi dituzten eskubide urraketetan aldaketak emateko indar eta borondate ...

Read More »

LABen iritzia Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a erosi izanaren inguruan

Gaur goizean jakin dugu Eusko Jaurlaritzak Socade eta Finantzen Euskal Kontseiluaren bitartez CAFeko akzioen %1,24a erosi dituela eta horretarako ia hamabost milioi euro euro jarri zituela Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Arratsaldean LAB sindikatuak prentsa ohar baten bidez operazio honen inguruko bere iritzia plazaratu du. Hau da ohar horrek dioena: Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a eskuratu zuela jakin dugu gaurko ...

Read More »

CAFen %1,24 erosi du Eusko Jaurlaritzak

Enpresa estrategikoetan egin duen lehen inbertsioa da, eta gehiago izango direla aurreratu du Arantxa Tapia sailburuak. Joan den abenduaren 22an itxi zuen operazioa. Ia hamabost milioi euro jarri zituen Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Eusko Jaurlaritzak enpresa estrategikoetan egin nahi dituen inbertsioetako lehena da CAFena, “baina ez da azkena izango”, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak gaur Donostian adierazi ...

Read More »

Amiantoak hiltzen jarraitzen du

Duela aste batzuk jakin genuen Donostiako 2. Epaitegiak laneko gaixotasun gisa onartu ziola CAFeko langile ohi bati amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz eratorritako mesotelioma gaitza. Orain zoritxarrez, urtearen amaierarekin batera lankide ohi horren heriotzaren berri izan dugu. Lerro hauen bidez gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu hildakoaren senide eta lagunei. Aurten amiantoaren ondorioz hil den 19. langilea da. Gai ...

Read More »

CAFeko langile ohi baten mesotelioma gaitza laneko gaixotasuna dela dio epaitegiak

CAFeko langile ohi batek duen mesotelioma pleurala laneko gaitza dela ebatzi du Donostiako Lan Arloko 2. Epaitegiak. Erabateko ezgaitasuna aitortu diote, eta ondorioz, laneko gaixotasunengatik jaso daitekeen gehienezko pentsioa jasoko du. Asviamie elkarteak jakinarazi duenez, Mikel A. –abizenik ez dute eman– 14 urterekin hasi zen CAFen lanean, eta erretiroa hartu bitartean, bertako postu askotatik pasa zen, tartean, amiantoarekin lan egiten ...

Read More »