albisteak

CAF, MADE IN BASQUE COUNTRY

Espainiako gobernuak AVE berrien milioi askotako kontratua esleitu dio TALGOri. Ezer berririk ez. Gauza jakina zen. Espainiako Gobernuak bere historiako kontraturik handiena esleitu dio, oso-osorik, Espainiako TALGO enpresari, zati batean Oriol familiarena den horri. Eskaera horren eta erabakiaren inguruan makina bat argudio eta iruzkin entzun eta irakurri ahal izan ditugu; horiek informazio eta hausnarketa hauek egitera bultzatu gaituzte. Talgok eskaintza …

Read More »

Kalitatezko enpleguaren aldeko pausu garrantzitsua CAFen

Asanbladak erakutsitako tinkotasunaren aurrean, Zuzendaritza  langileen eskakizunak onartu beharrean aurkitu da. Zuzendaritzak atzo helarazi zigun oharraren arabera,  gure eskakizun guztiak onartu dituela ulertzen du LABek. Hauek dira azpimarratzeko moduko puntuak: 2017ko eta 2018ko Errelebo kontratuak 61 urte betetze datatik bertatik eramango dira aurrera. Enpresak tailerreko 71 langile eta 15 enplegatu kontratatuko ditu eta aurrejubilatuen ordezko moduan finko izatera pasako dira. …

Read More »

GAITASUNAK SENDOTZEKO PLANA

CAFeko Zuzendaritzak 2014ko amaieran sustatu zuen gaitasunak sendotzeko plana bete-betean ari da lantzen une honetan. Hasiera batean, planak hiru urtez iraun behar zuen, eta langileak ordu-kopuruaren % 50 hartu behar zuen bere gain. Lan-karga falta zela eta beste arintze-neurri bat proposatze aldera, 2015-2016an Goierri eskolako klaseetara joaten emandako denboraren % 100 enpresak bere gain hartzea adostu zen Enpresa Batzordearekin. Ikasturtea …

Read More »

#ALTSASU

CAFeko Enpresa Batzordearen gehiengoak (LAB, ELA eta ESKren BAI-ezkoarekin eta CCOOren abstentzoioarekin), Altsasuko herriaren aurka eramaten ari diren eraso kanpaina salatu nahi dugu. Ohar honen bitartez bat egiten dugu Altsasuko Udalak onartutako agiriarekin eta ondorioz Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin (azaroak 26 larunbata) bat egin nahi dugu, bertan parte hartzera dei eginez.  1.-Gure egin nahi dugu …

Read More »

Ainhoa Etxaide. LABeko idazkari nagusiari elkarrizketa gaur BERRIAn

Euskal Herrian behar dugun sindikalismo eredua Birpentsatzeko gogoeta kolektibo emankorra egin ondoren, 2017ko maiatzaren 25 eta 26an izango da 9. Biltzar Nagusia, Gasteizen. Bertan, besteak beste, aldaketak emango dira sindikatuaren lemazainetan. Ainhoa Etxaide eta Jabi Garnikak erreleboa emango dute. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest gara. Ainhoa Etxaide. LABeko idazkari nagusia «Hau infernua izaten ari dela esan diet lankideei» Bederatzi urteren …

Read More »

Beasaingo eta Irungo zentroetako enpresa-batzordeek deitutako batzarretako EMAITZAK :

Lan produktiboen azpikontratazioak eteteko eta tailerreko langileen zein enplegatuen kontratazioak burutzen hasteko Komiteak  eta  langile batzarrak Zuzendaritzari egindako eskaerari, azken honek emandako erantzun ez nahikoaren aurrean, honako mobilizazioak onartu ditugu gaur Beasainen eta Irunen burutu ditugun lantokiko batzarretan: 1-Ordu estrarik ez egitea 2-Geldialdiak: 4 orduko lan-uztea, azaroaren 29an eta manifestazioa Beasainen (azoka eguna) 2 orduko lan-uzteak abenduaren 1 eta 5ean …

Read More »

KALITATEZKO ENPLEGUAREN ALDE, AZPIKONTRATAZIOAREN AURREAN KONTRATAZIOA !!!

KALITATEZKO ENPLEGUAREN ALDE, EZETZ ESATEN DIOGU PRODUKZIO LANAK AZPIKONTRATATZEKO POLITIKARI BAIETZ ESATEN DIOGU CAFEKO LANGILEAK ZUZENEAN KONTRATATZEARI   Urte zail batzuen ondoren, CAF lan-kargak leheneratzeko prozesuaren hasieran dago. Egia da produkzio arloko langileok jasan dugun lan-gabeziaren aurrean, neurri traumatikoak erabili beharrik izan gabe aurrera ateratzea lortu dugula. Baina oraingo egoera ezberdina da. CAFek bere historia osoan izan duen eskarien zorro …

Read More »

Beasaingo eta Irungo zentroetako enpresa-batzordeek deitutako batzarretako EMAITZAK :

PRENTSA OHARRA: BEASAINGO ETA IRUNGO CAF-EKO LANGILEEK EGUNEROKO 2 ORDUKO LANUZTEAK EGINGO DITUGU AZAROAREN 3AN, 8AN ETA 10EAN PRODUKZIOKO AZPIKONTRATAZIOAREN AURKA ETA ENPLEGUAREN ALDE Gaurko egunez, Beasaingo eta Irungo zentroetako enpresa-batzordeek deitutako batzarrak egin dira. Batzar horiek bi puntu izan dituzte gai-zerrendan: Beasaingo zentroko Altzairutegiaren egoerari buruzko informazioa. Enpleguaren aldeko eta produkzioko azpikontratazioa handitzearen aurkako mobilizazioen proposamena. Lehen puntuarekin lotuta, …

Read More »